Jaulkipen data: 31 urria 2018

Exfilna 2018. Sevilla

KONTSULTATU TARIFAK

Exfilna 2018. Sevilla

HISTORIA

EXFILNA 2018. SEVILLA.

Urriaren 31tik azaroaren 4ra, Filatelia Erakusketa Nazionalaren (EXFILNA) 56. edizioa antolatu du Sevillan Elkarte Filatelikoen Espainiako Federazioak (FESOFI), Correos y Telégrafos Estatu Sozietatearen babesarekin.

Hori dela eta, bloke-orri berria jaulki du Correosek.

Zigilua esku artean edukitzea Andaluziako hiriburuaren puska bat izatea bezalakoxea da. Izan ere, hiriko elementu adierazgarrienetako batzuk agertzen dira bertan, Sevillako laranjondoak edertzen dituen laranja-lorea bera, esate baterako. Bai eta krabelinak ere, Andaluziako balkoiak eta papar-hegalak apaintzen dituen Espainiako lore tipikoa, alegia. Metropol Parasol, Sevillako perretxikoak ezizenaz ezaguna, pergola formako eraikina da, egurrez eta hormigoiz egina. Hiriguneko Encarnación plazan dago kokatuta eta ikuspegi ederrak daude bertatik. Anunciación elizaren kupula ere ageri da. Sevillan ohikoa den alboaire izeneko egitura du kupulak, eta azuleju apaingarriz estalita dago kanpotik.

Bloke-orriaren erdian Giraldillo delakoaren irudia azaltzen da, hots, Sevillako Giralda koroatzen duen eskultura. Fedearen indarraren adierazle da irudi hori. Eskuineko eskuan ezkutu edo zutoihal handia darama, haize-orratzarena egiten duena. Horren gainean lantza bat, kristau-gurutzearekin koroatua. Ezkerreko eskuan, berriz, palmondo-hostoa du.

Giraldilloren bustoa da zigiluaren eta bloke-orriaren protagonista ukaezina, bera ageri baita, osorik, kalkografia batean. Bloke-orriaren ondoan artista-proba agertuko da, urre arrosa koloreko zigiluaren irudiarekin.

Urtez urte, EXFILNA erakusketaren eta horri eskainitako zigiluaren zain egoten dira bildumagile asko, irrikatsu. Oraingo honetan, Guadalquivir ibaiaren hiriburura garamatza erakusketak. Izan ere, bertan izango da filatelista eta filateliaren zale guztiei zuzendutako ekitaldi garrantzitsu hori, zigiluak biltzeko arte kitzikagarria bizirik iraunarazten duena.