Jaulkipen data: 23 maiatza 2018

Festival LA CELESTINA. La Puebla de Montalbán

KONTSULTATU TARIFAK

Festival LA CELESTINA. La Puebla de Montalbán

HISTORIA

La Celestina

Urtero La Puebla de Montalbanen ospatzen den La Celestina jaialdia 1996an antolatu zen lehen aldiz. Jaialdia abuztuaren 17tik 26ra izaten da eta irauten duen bitartean Erdi Aroko giroa da nagusi herrian, Fernando de Rojas idazlearen hainbat antzezlan ikusgai direlarik

Izan ere, herria ospakizun horietan murgiltzen da egunotan, eta bertako kale, enparantza eta haitzuloak kolorez betetzen dira, maisulan handi honen antzezleku bihurtzeko helburuz.

Antzezpen garrantzitsuena herriko Plaza Nagusian izaten da. Ikusleak antzezleekin batera joaten dira herriko kaleetan barrena, Plaza NagusitikSan Miguel dorrera iritsi arte. Bertan amaitzen da ekitaldia,ijada gauean sartuta.

Duela gutxi ospatzen hasi zen arren, jaialdia oso ospetsu bilakatu da Toledoko probintzian eta Espainiako beste hainbat txokotatik ere bisitari ugari etortzen da, atzerritik barne. Asko dira udako oporretan esperientzia aparta hau bizitzeko asmoz hurbiltzen direnak.

1449an azaldu zen Burgosen Calixto eta Melibearen Komedia. 16 ekitaldiz osatutako antzerki-lanak, Erdi Aroko elegiazko komediak hasi ohi ziren bezala hasten bada ere, ezohiko amaiera du: Melibearen maitasuna lortzeko, Celestinari laguntza eskatzen dio Calixtok. Hari esker, Melibea maitemintzea lortzen du. Handik gutxira, Celestina eta haren morroien exekuzioaren ostean, Calixtok istripu bat du, eta larriki zauritu eta hil egiten da. Maitalearen heriotza dela eta, minaren minez, bere buruaz beste egiten du Melibeak, dorre batetik behera jauzi eginez.

Izan dira idazlanaren beste edizio batzuk ere; jaulkitzen den zigiluan irudikatzen dena, esaterako, Joan Joffre-k 1514an Valentzian argitaratutako zazpigarren edizioari dagokio. Hura da, hain zuzen, La Puebla de Montalban herriko La Celestina museoan gordetzen dena. Adituen esanetan, zazpigarren edizio hori da jatorrizko bertsioa gehien errespetatzen duena, eta horregatik da ediziorik argitaratuena.

Ilustrazioaz gain, purpura kolorea da zigiluan nagusi. Izan ere, garai hartako ohizko kolorea izaki, Erdi Aroko tradizioa eta dotoretasuna dakarzkigu gogora.

Sarraila bat duen bihotza da Espainiako Erdi Aroko literaturaren idazlan handi honen protagonisten ezinezko maitasunaren ikurra.

Zigilu honek Espainiako tradizioetako bat ezagutzera ematea du helburu. Era berean, Filateliak ere xede horrekin jaulkitzen ditu zigiluak; gure sustraiei bizirik eutsi eta mundu osoan zehar erakusteko, hain zuzen ere.