Jaulkipen data: 07 azaroa 2018

Flora. Árbol histórico El Abuelo.

KONTSULTATU TARIFAK

Flora. Árbol histórico El Abuelo.

HISTORIA

FLORA. "AITONA” ZUHAITZ HISTORIKOA. LUGO.

60metroko luzera eta 7,5 metroko perimetroa baino gehiagorekin, Aitona Espainiako zuhaitz handienetako bat da.

Souto da Retorda basoan dago, Chavínen. Globulus motako eukalipto hau zuhaitz guztien aitona da, bere plakak agerian uzten duen bezala.

130 urte baino gehiago dituen aitona honek milaka bisitari izaten ditu, eta asko saiatzen dira inguratzen; azkenerako, ordea, nabaria da zenbait pertsona behar direla zuhaitza guztiz inguratzeko.

Correosek zuhaitzaren irudia duen paper-orri txiki bat aurkeztu du, inguruan adin ezberdinetako pertsonak dituela, eskutik oratuta. Paper-orriak sei zigilu ditu, eukalipto hostoen itxurarekin eta landareak duen usain nabarmenarekin.

O Avó (aitona, galegoz) ehun urteko zuhaitzaren irudiak testu bat du alboan.

Gainera, monumentu natural hau Catálogo gallego de árboles singulares liburuan agertzen da. 2010ean, Urteko zuhaitzaren saria jaso zuen Árbol y Bosque del Año sarietan, Bosques sin Fronteras erakundearen eta Fundación Biodiversidad fundazioaren eskutik.

Gainera, Europako zuhaitz handienen zerrendan ere badago.

Hortaz, nahiz eta beste batzuk altuagoak izan, eukalipto berezi honek natura irudikatzen du, orain dela ehunka urtetatik hona gure herrialdearen birika diren basoen jatorria.

Hainbat “aitona” daude gure mendi eta basoetan, eta Lugoko aitona honek gure flora eta fauna mantentzearen garrantzia ekartzen digu gogora. Biek Espainia aberasten dute, eta gure bizi-kalitatea hobetu.

Aitona urteak igarotzen direnaren lekuko da, bizitzaren lekuko, eta espero dugu hala izaten jarraitzea.

Carmen Álvarez Casanova