Jaulkipen data: 11 urria 2018

Igualdad de género en las Fuerzas Armadas

KONTSULTATU TARIFAK

Igualdad de género en las Fuerzas Armadas

HISTORIA

GENERO-BERDINTASUNA INDAR ARMATUETAN. 30 urte emakumeak Indar Armatuetan lanean hasi zirela

Hogeita hamar urte igaro dira emakumeak Indar Armatuetan lanean hasi zirenetik, eta Correosek ere une hori ospatu nahi du. Hori dela eta, zigilu bat jaulki du hiru emakumeren irudiarekin. Horietako bakoitzak armada bat adierazten du, lan militarretan, Espainiako banderaren azpian. Zigilua Premium paper-orrian aurkeztuko da; aipatutako elementuez gain, hiru armaden enblemak ageri dira, eta jantzi militarrak atzealdean.

1988ko otsailaren 23ko Errege Lege-dekretu batek sarbidea eman zien lehen aldiz emakumeei Indar Armatuetara. Horri esker, 26 emakume Espainiako akademia militarretan sartu ziren lehen aldiz, bertan ikasketak burutzeko: 17 erizain, bost mediku, farmazialari bat, ingeniari bat, ingeniari tekniko bat eta esku-hartzaile bat.

Aitzindariak izan ziren emakumeok, eta aurrerapauso handia eman zuten Armadan emakumeen egoera pixkanaka normalizatzeko. Bide motela, baina halabeharrezkoa.

1989ko otsailean, Ministroen Kontseiluak akademia orokorretan ere emakumeak onartzea erabaki zuen, bai eta kidego eta eskala guztietan ere. Apur bat beranduago, Indar Armatuetan sartzeko baimena eman zitzaien, borondatezko soldadu.

Soldadu profesionalaren definizio berriari esker, 1992koa, tropa eta marinelentzako lehen deialdia egin zen emakume eta gizonei zuzenduta; hala ere, 'lehen lerroko’ postuetatik kanpo geratzen ziren emakumeak, adibidez, ezin zuten lan egin Legioan, Paraxutisten Brigadan eta bestelako unitate berezietan.

1999ra arte itxaron behar izan zen beste pauso bat emateko; une hartan, Defentsa Ministerioak Armada profesionalaren aldeko apustua egitea erabaki zuen, eta emakume eta gizonen arteko berdintasun-printzipioa ezarri zuen.

Gaur egun, emakumeak erabat integratuta daude Indar Armatuetan; izan ere, militarren %12,7 emakumeak dira. Baldintza berdinekin heltzen dira Kidego eta Eskala militar guztietara, borrokarako postuetara ere bai.

Alabaina, orain arte koronel postua izan da emakume batek erdietsi duen altuena; Patricia Ortegak lortu zuen postu hori 2016an. Indar Armatuko jeneralak gizonak baino ez dira izan orain arte, baina gero eta gutxiago falta da emakumeren batek postu hori erdiesteko.