Jaulkipen data: 24 iraila 2018

INGENIERÍA. Línea de Alta Velocidad Española La Meca-Medina

KONTSULTATU TARIFAK

INGENIERÍA. Línea de Alta Velocidad Española La Meca-Medina

HISTORIA

INGENIARITZA. ESPAINIAKO ABIADURA HANDIKO LINEA: MEKA-MEDINA

Proiektu izugarri hau partzuergo bidez gauzatu da Espainiako enpresen %88ko parte-hartzearekin, horien artean ADIF, Renfe Operadora, INECO, Talgo, Cobra, Consultrans, Copasa, Dimetronic, Inabensa (Abengoa), Imathia, Indra eta OHL. Horren bitartez, abiadura handiko linea eraikiko da Meka eta Medina hiri santuak lotzeko.

Ez da lan makala izan. Ibilbide hau zailtasunez beterik dago, batez ere tenperatura altuen eta basamortuko hareak duen eraginaren ondorioz. Azken hori protagonista da ibilbidearen zati askotan.

445 kilometro daude hiri batetik bestera, eta tarte hori “laburragoa izango da” Talgo enpresaren trenei esker; izan ere, abiadura handian ibiliko dira, orduko 320 kilometro arte.

Ibilbidean zehar bost geltoki egongo dira, Norman Foster arkitektoak diseinatutakoak. Zehazki, honako hauek: Meka, Jeddah, Jeddah-ko aireportua, Abdullah Erregearen Hiri Ekonomikoa eta Medina.

Obra faraoniko honen omenez prestatutako premium paper-orriak basamortuko harearen gainetik doan trenbidea du. Hamabi zigilu daude, proiektu honen elementu nagusietako hiru biltzen dituen ilustrazioarekin: trena (Espainian dabilen AHTren oso antzekoa); Kaaba delakoa, izena bere itxurari zor diona eta ertzak puntu kardinaletarantz zuzenduta dituena; eta Profetaren Meskitako kupula berde bizia, Mahomaren ehorzlekua. Horrez gain, laugarren elementu bat txertatu da, zigilu honi ukitu berezia ematen diona: zigiluak inkrustatuta duen harea.

“Basamortuko AHT” edo “Erromesen AHT” izenaz ezagutzen den trenak 2017ko abenduaren 31n egin zuen inaugurazio-ibilbidea. 11.55ean abiatu zen Medinatik eta 14.43an iritsi zen helmugara. Ibilbideko zati batzuetan orduko 300 kilometroko abiaduran joan zen trena. Ibilbide osoa bi ordu baino zertxobait gehiagotan egitea da helburua.

Espainiatik hamaika kilometrotara egon arren, Mekara doan AHTk harro sentiarazten gaitu, proiektuan egindako ekarpena dela eta.