Jaulkipen data: 19 apirila 2018

IV Centenario de la Plaza Mayor de Madrid

KONTSULTATU TARIFAK

IV Centenario de la Plaza Mayor de Madrid

HISTORIA

Ikusi, halaber, ''Plaza Nagusiaren IV. Mendeurrenaren artista froga''

''Plaza Nagusiko Azokaren Produktu Berezia karpeta''

Plaza Nagusiaren lehen harria 1617ko abenduaren 2an jarri zen, harresiz kanpo, Felipe III.a erregearen etorrera zela eta Madrilen hornidura-azoka bat antolatzeko. Correosentzat, are toki bereziagoa da Madrilgo Plaza Nagusia. 1927. urteaz geroztik, gutxi gorabehera, Moneta eta Zigiluen Azoka izenaz ezagutzen den filatelia-merkatua egiten da bertan. Igandero, filatelia eta numismatikako bildumagileak biltzen ditu.

Harrezkero, zigiluak eta Plaza Nagusia lotuta daude. Plaza inguruan eta arkupeetan, bai eta taberna eta jatetxeetan ere, zigilu eta monetekin zerikusia duten negozioak ugaritu ziren, nabarmen, eta haietako askok hor segitzen dute oraindik ere.

Lotura horren adierazgarri argienetako bat Zigiluaren Azoka Nazionala da. Aurten bere 50. edizioa izango da, 2018ko apirilaren 19tik 22ra bitartean.

Plaza Nagusia Madrilgo toki adierazgarrienetako bat da. Bisitariek ezinbestez bisitatu beharreko gunea da, eta ikuskizun eta ekitaldi garrantzitsu ugari egiten dira bertan.

Madrildarrentzat ere toki magikoa da; izan ere, Gabonak heltzear direnean argiz betetzen da urtero, eta Gabonetako apaingarriak saltzen dituzten postuak jartzen dituzte.

Alejandro Dumasek esan ohi zuen bezala, Plaza Nagusia munduko gangarik politena duen antzokia da, alegia, Madrilgo zerua.

Plazaren laugarren mendeurrena ospatzeko, eta beste arrazoi ugarirengatik, Correosek bloke-orri bat jaulki du Plazaren fatxadaren irudiarekin, bai eta Okindegiaren Etxea hartzen duenarekin ere, eta leiho bakoitzean zigiluak ageri dira.

Oroitzapenezko zigilua kalkografia bat da, Felipe III.a erregearen estatuaren irudia duena. XVII. mende hasierakoa da estatua hori, eta 1848az geroztik Madrilgo Plaza Nagusia zaintzen du, erdi-erdian jarrita. Urte horretan, Isabel II.a erreginak Casa de Campotik bertara eramateko agindu zuen.

Zigilua bloke-orrian ageri den idulkiaren gainean kokatuta dago.