Jaulkipen data: 10 iraila 2018

La Generación de los 80

KONTSULTATU TARIFAK

La Generación de los 80

HISTORIA

80KO HAMARKADAKO GIZALDIA

Bloke-orri honekin Gizaldiak serieari jarraitzen dio Correos-ek, zeinekin azken hamarkadetan gure herrialdean bizitako gertakari nagusiei omenaldia egin nahi dien. Lehen aldiz, Filateliako abonatuek aukeratu dituzte gertakariak eta bloke-orriaren diseinua.

Laurogeiko hamarkadan aro berriari ekin zitzaion Espainian: espainiarrak poz-pozik eta itxaropentsu zeuden demokrazia berriarekin, askatasun ugari eta erronka berriak baitzituzten aurrean. Bloke-orri honetako zigilu batek gure herrialdean demokrazia aldarrikatzea nola bizi izan zen ekarri nahi du gogora.

Demokrazia aldarrikatzean, Adolfo Suárez Espainiako presidente bilakatu zen. Bera izan zen lehen presidente hautetsia 1936. urteaz geroztik. Berarekin batera, Estatu Batuetan ere presidente karismatiko bat izendatu zen, Hollywoodeko aktore bat, eta orduantxe hasi zen “Reagan aroa” deiturikoa.

1981ean, gertakari batek Espainiako historia politikoa markatu zuen. Urte horretako otsailaren 23an estatu-kolpe saialdia bizi zen. Saialdia bertan behera geratu zen, baina espainiarren oroimenean geratu zen betiko, bai eta Diputatuen Kongresuan ere. Bertan, tiroen markak ikus daitezke oraindik.

Horrez gain, teknologia heldu zen etxebizitzetara. Etxetresna elektriko modernoak, koloreko telebistak eta lehen ordenagailu pertsonalak. Hori guztia zigilu bakarrean jaso da, egunero erabiltzen dugun teknologia islatzen duena.

Beste alde batetik, ezin dugu ahaztu animalien defendatzaile Félix Rodríguez de la Fuente, 1980. urtean hil zena. Bere aurpegia eta katamotz kume bat dira bloke-orri honetako beste zigilu bateko protagonistak.

Hamarkada hartan Espainia Europako Ekonomia Erkidegoan sartu zela gogorarazten du azken zigiluak; aurrerapauso handia izan zen gure gizartearentzat.

Sabinaren Zumo de Neón abestiaren zati batzuk ere ageri dira bloke-orrian, garai hartan sarritan entzuten zen eta. Aurreko urteetan bezala, beste garai batera garamatza bloke-orri honek, eta nostalgiaz eta oroimen atseginez betetzen gaitu.