Jaulkipen data: 17 urtarrila 2018

León. Capital Española de Gastronomía

KONTSULTATU TARIFAK

León. Capital Española de Gastronomía

HISTORIA

2018KO ESPAINIAKO GASTRONOMIA HIRIBURUA. LEÓN.

Logroño, Burgos, Gasteiz, Cáceres, Toledo eta Huelvaren ostean, Leónen txanda da: 2018. urtean Espainiako Gastronomia Hiriburua izango da.

Epaimahaia turismo, ostalaritza eta komunikazioen sektoreetako adituek eta Nekazaritza Ministerioko eta Turespaña erakundeko ordezkariek osatzen dute. Denen artean León hiria aukeratu dute, Manjar de Reyes leloarekin aurkeztu dena.

Zigiluak Leóngo katedralaren mendebaldeko fatxadan dagoen arrosa-leiho ospetsuaren eta tokiko gastronomiako produktu adierazgarrienetako batzuen irudiak daramatza. Guztien artean kolore eta zaporez beteriko mosaikoa osatzen dute, beirateria baten antzera.

Alde batetik, Valdeón gazta, zapore bizikoa. Ahuntz- zein behi-esnearekin prestatzen da, edota biekin batera, eta gero kobazuloetan gordetzen da denbora luzez, ondu dadin.

Leóngo zezina Adierazpen Geografiko Babestua da 1994az geroztik. Behi-zezina hau aski ezaguna da nazioartean, eta horrek León hiria munduan zehar ezagutarazten lagundu du.

XVII. mende erdialdera piper-mota berezia landatzen hasi zen Ponferradan, eguzkitan lehortu ondoren erre egiten zena. Piper horiek ere Adierazpen Geografiko Babestua dira: “Pimiento Asado del Bierzo” (Bierzoko piper errea).

Piperrek ez ezik, Bañezako indabek ere izendapen hori dute. Horien artean indaba-mota desberdinak daude, alegia, Canela, Plancheta, Riñón eta Pinta izenekoak.

Leónen txokolatearen arloan dagoen industria txikia da, baina zaporearen aldetik izugarria. Hainbat errezeten bitartez dastatu daiteke txokolatea, baina desiragarriena neguan hartzen da: katiluan txokolate beroa prestatu eta Astorgako mantekadoak bustita. Gurinarekin prestatutako bizkotxo hanpatuak dira mantekadoak. Osagai arruntak baino ez dira behar haiek prestatzeko, baina denak konbinatzean zapore biziko aparteko produktua lortzen da.

Zigiluan une berezi honetarako diseinatutako logotipoa ageri da, Manjar de Reyes leloarekin.