Jaulkipen data: 26 martxoa 2018

Museos

KONTSULTATU TARIFAK

Museos

HISTORIA

MUSEOAK

Correos-ek, Espainiako kultura hedatze aldera, hiru Premium paper-orri argitaratu ditu Espainiako museologiari buruz.

Oraingoan, Bilboko Guggenheim Museoa (20. urteurrena ospatu zuen 2017an), Kantauriar Itsas Museoa eta Museo Kontserbatzaileen Kidegoa dira Premium Paper-orriko hiru protagonistak. Urteetan zehar gure herrialdeko museoei zigilu-formatuan mundu osotik bidaiarazi dien Museoak izeneko seriean gehitu dira.

Bilboko Guggenheim Museoa. Bilbo: itsasadarrari begira, museoa dagoen eraikinak itsasontzi handi bat dirudi, eta Bilbo hiriaren nortasun-sinboloa da. Museoa diseinatu zuen Frank Gehry arkitektoak era berean arrain baten ezkatak ekarri nahi zituen gogora museoak dituen panel distiratsuekin. Ezinezko formak dituen eraikin honetan, Solomon R Guggenheim Fundazioko artelanak erakusten dira, erakusketa ibiltariez gainera.

Zigiluan, museoaren irudia ageri da itsasadarraz beste, Unibertsitateen Etorbidetik, arkitektura modernoaren altxor hau ezin hobeto ikusten den lekutik.

Kantauriar Itsas Museoa. Santander: itsas ondarea zabaltzea da eraikin honen helburua. Museoko funtsak Kantauri Itsasoak duen aniztasun izugarria erakusten du eta baita bertako biztanleek mendeetan zehar itsasoarekin izan duten harremana ere. Zigiluak museoko bi protagonisten irudi bat dakar: bi baleren eskeletoena. Horietako bat benetako zere batena da, hogei metrokoa, pasa den mendean hilda aurkitu zuten bale batena. Edukien erakusketak lau-arlo zabal barne hartzen ditu: Bizitza itsasoan, Arrantzaleak eta arrantza-lekuak, Kantauri itsasoa eta itsasoa historian eta Abangoardia teknologikoa eta itsasoa.

Museo Kontserbatzaileen Kidegoa: 1867an sortu zen Artxibozain eta Liburuzainen Kidegoaren Antikuario Atala, egun Museo Kontserbatzaile Teknikarien Kidegoa. Helburu nagusia ondarea eta kultura ondasunak gordetzea, ikertzea eta sustatzea da. Aurten, bere 150. urteurrena denez, Premium Paper-orri baten protagonista ere bada. Hemen, lanbide zirraragarri honen iraganeko eta egungo irudiak agertzen dira.