Jaulkipen data: 08 urria 2018

Navidad 2018

KONTSULTATU TARIFAK

Navidad 2018

HISTORIA

GABONAK. ERREGE MAGOEN KABALGATA SEVILLAKO ATENEOAN. OPARI PAKETEA.

Gabonetako jaulkipena, klasikoa eta erlijio kutsua duena, Errege Magoei eskaini zaie aurten, zehazki, Sevillako Ateneoko Errege Magoen kabalgatari, aurten 100 urte betetzen baititu.

Mende oso bat igaro da Kabalgata hori lehen aldiz Sevillako kaleetatik barrena ibili zenetik. 1918ko urtarrilaren 5ean izan zen. Zenbait ateneista Sevillako kaleetan barneratu ziren haur eta nagusiei ilusioa eramateko. Garai hartan pentsaezina zen, baina urteek aurrera egin ahala Kabalgatak ospe handia lortu du hiritarren artean.

Zigiluak Errege Magoen irudia du, Sevillako Ateneoak emandakoa, eta Sevillako zenbait ikur, hala nola Torre del Oro ospetsua.

Correosek Gabonak direla eta jaulkitzen duen bigarren zigiluak Gabonetako opari bat du protagonista. Zuhaitz itxuradun Gabonetako Bilduma Txartelean gehitu ahal da, 2016an hasi zena eta aurtengo zigiluarekin bukatuko dena.

Zigiluak barne-trokela du, irudien siluetak apainduretatik bereizi eta txartelak duen Gabonetako zuhaitza apaindu ahal izateko; formatu normalean gordetzea da beste aukera bat.

Ospakizun pagano batzuetan, egun Gabonak ospatzen diren egunetan baino zertxobait lehenago, opariak trukatzenziren hurrengo uzta oparoa izan zedila opatzeko.

Jatorria edozein izanda ere, X. mendetik aurrera mendebaldeko gizarte gehienetan opariak egiten zirenGabonetan.

Gaur egun, opariak egiteko ohitura guztiz hedatuta dago,lagun eta senideekin egoteko unea baita.

Correosek Gabonak ospatzera eta tradizioez gozatzera gonbidatzen du, adibidez, Errege Magoen kabalgatara joan eta opariak egitea.