Jaulkipen data: 09 azaroa 2018

Numismática. Billete

KONTSULTATU TARIFAK

Numismática. Billete

HISTORIA

NUMISMATIKA

Numismatika izan da jaulkipen filatelikoaren protagonista bosgarren urtez.

Rosalía de Castroren irudia duen 500 pezetako billete bat da jaulkipena. Castro izan zen pezeta billeteetan agertu zen emakume bakarra. Billetea 1979koa da, eta 1987ra arte zirkulatu zen.

Numismatikaren historian zehar, hainbat emakume irudikatu dira, baina horien gehiengoa errege eta erreginen familiakoak ziren.

Gaur egun, ordea, badira monarkiaren parte ez diren emakumeak. Beste herrialde batzuetako txanpon eta billeteek emakumeak irudikatzen dituzte; haien izaera borrokalariak eta aldarrikatzaileak, eta uneko joerari aurka egiteak bihurtu zien protagonista.

Rosalía de Castro izan zen emakume horietako bat. Santiago de Compostelan jaio zen, 1837ko otsailaren 24an. Apaiz baten sasiko alaba, haurtzaroak eragin handia izan zuen bere lanean.

Aitaren familiarekin egindako urteak, bere amarekin bizitzea eta zuten harremana ikus daiteke A mi madre poema liburukian. Bertan, amaren heriotzak ekarri zuen mina eta bakardadea islatzen ditu, betirako geratu zena. La hija del mar bere lehen eleberrian, omenaldia egiten dio amari eta izan zuen bikoterik gabeko bizitzari.

Castroren senarra izan zen Manuel Murguía ere bere bizitzaren eta obraren elementu garrantzitsua izan zen. Zoriontsu izan ala ez, hari esker bihurtu zen Castro idazle. Edonola, Murguía izan zen idazlearen korrespondentzia anitza suntsitu zuena, eta horrek Castro eta bere obra gehiago ezagutzea saihestu zuen.

Zigiluen antzera, billete eta txanponek istorioak kontatzen dizkigute. Gure eskuetan izanda, munduan zehar bidaiatzera gonbidatzen gaituzte, pertsonaia jakinen bizitzak aztertzera, eta jaulkitzen dituzten herrialdeen entziklopedia txiki bihurtzen dira. Correosek beste behin ere, eta ustekabean, jaulkipen batean batu ditu Numismatika eta Filatelia.

Carmen Álvarez Casanova