Jaulkipen data: 24 iraila 2018

Oficios Antiguos. Vidriero

KONTSULTATU TARIFAK

Oficios Antiguos. Vidriero

HISTORIA

ANTZINAKO LANBIDEAK. BEIRAGILEA.

Zigilu berri bat jaulki da Antzinako Lanbideei eskainitako seriearen barruan, kolorez betetako Premium paper-orri eder batean. Aurten, beiragileen lanbide zintzoa da protagonista.

Artisau - artista hauek beirari forma eta kolorea eransten ematen dute bizitza.

Antzinako lanbide honek elkarrizketa antzeko bat eskatzen du sua bezalako oinarrizko elementuaren eta beira bezalako material delikatuaren artean. Lanbide honetan dihardutenek magia dirudien zerbait egiten jarraitzen dute beren eskuekin antzina-antzinatik.

Teknikan eta erabiltzen diren materialetan aurrerapenak egin badira ere, antzinako zerizanezko horrek bizirik dirau eskulaneko tailer horietako bakoitzean.

Errenazimendutik aurrera beiragileek maisulanak egin zituzten forma eta koloreen aldetik, margolari, arkitekto eta diseinatzaileei jarraituz.

Enkargu asko jasotzen zituzten eraikuntza erlijioso handietatik, eta beiraz egindako apainketak, sarritan, katedral eta elizetako arreta gune bihurtzen ziren.

Jarduera honek, antzinako kuriositatera mugatu ordez, indarrean segitzen du gaurko gizartean ere, berrikuntza teknikoei eta lanbidean jarritako pasioari esker.

Premium paper-orriak beira-puztearen teknika erabiltzen ari den beiragile baten irudia du; teknika horrekin ezinezkoak diruditen formako eta kolore alaietako pieza ederrak egiten dira. Paper-orria beirategietako kristalen antza duten xehetasunekin dator, eta izkina batean artelan hauen ohiko irudi bat ageri da.

Zazpi zigilu eta bineta bat ditu, azken hau ojiba erakoa; hori da, izan ere, beirateen ezaugarrizko formatua, geometrikoki hortxe uztartzen dira-eta egokien kolore ezberdinak hondo beltzaren gainean, beiraren kolorea nabarmentzeko. Aipatzekoa da bai zigilua bai Premium paper-orria azetato gardenean inprimatu izan direla, beirak duen gardentasun-efektua lortze aldera.

Premium paper-orriaren behealdean esaldi hau dator: “Ofizioa artisau baten modura landu behar da. Teknika eskulanarekin aberasten da. Kanak eskuari eskatzen dion menperatze eta trebetasunarekin”. Esaldiak artisau ofizioaren esentzia biltzen du, kasu honetan beiragileen lanbide ohoragarri nola liluragarria.