Jaulkipen data: 28 otsaila 2018

Patrimonio Mundial. Santiago de Compostela

KONTSULTATU TARIFAK

Patrimonio Mundial. Santiago de Compostela

HISTORIA

MUNDUKO ONDAREA SANTIAGO DE COMPOSTELA

Beste zigilu bat erantsi da Munduko Ondarea seriean. Aurreko urteetako ildoari jarraikiz, bloke-orri batean jaulki da, forma biribildun zigilu batekin, eta aurten aterako duten bi euroko txanponaren aurrealdea erakusten du.

Txanponaren grabatuan Santiago apostolua agertzen da, erromesen jantziekin, Santiago de Compostelako Katedralaren ateetako baten aurrean.

Katedralaren beraren kalkografia eder batek inguratzen du zigilua. Zehazkiago, aurreko fatxada ikus daiteke zigiluan, urtero milaka erromesi harrera egiten diena. Eraikina inguratutakoan, Obradoiro plazara iristen dira erromesak, Aintzaren Ataria begietsi, zeharkatu eta, azkenik, beren ametsa gauzatzeko, sarri lagun dituzten egun euritsu, hotz eta gogorren ondoren.

Katedralaren aurrera iristea helmugara iristea da eta. Asko dira hausnartzeko, irri egiteko eta negar egiteko uneak, bai eta esperientzia berriak bizitzeko abaguneak ere, munduko bazter guztietako erromesekin; duela ehunka urtez geroztik, izan ere, milioika jarraitzaile biltzen dira erromesaldian, sinestunak ala ez, balentria hori egiteko zein abenturak bizitzeko grinak bultzatuta.

XI. mendeko hirugarren herenean, Bernardo Zaharrak eta Roberto maisuak katedral erromanikoa eraikitzeari ekin zioten, Alfontso VI.aren erregealdian, Diego Peláez apezpiku zela. Joan-etorri, etenaldi eta zailtasun ugariren ostean, 1211n basilika sagaratu zen, Alfontso IX.a bertan zegoela.

Hasierako egiturari eutsi bazaio ere, katedralaren fisionomia aldatuz joan da mendeak igaro ahala; Errenazimentuan, adibidez, klaustroa eraiki zen, eta ondoren, Barrokoan, kapera nagusia, organoak eta Obradoiro plazako aurrealdea.

Geroago, Neoklasizismoan, hain zuzen ere, Azabachería fatxada eraiki zen.

Santiagoko Katedrala gizadiaren ondare izatea merezi duen hiri baten gailurra da.