Jaulkipen data: 13 martxoa 2018

Pueblos con encanto

KONTSULTATU TARIFAK

Pueblos con encanto

HISTORIA

HERRI XARMAGARRIAK

Hirugarren urtez jarraian, Correos-ek gure herrialdeko herri xarmagarriei buruzko serie hau argitaratu du, Espainiatik munduko beste txokoetara bidalketetan erantsita bidaiatuko duena. Auspo-forma duen orri toles honek garai bateko posta-txartelak dakarzkigu gogora. Zigilu inprimatuaren atzealdea ere badakar txartel haien atzealdea bailitzan. Formatu tolesgarria lau zigilu autoitsaskorrek eta bineta batek osatzen dute.

Oraingo honetan, herri hauek aukeratu dira: Villanueva de la Jara, Cuencan; Chinchón, Madrilen; Fornalutx, Balear Uharteetan; eta El Castell de Guadalest, Alacanten.

Villanueva de la Jara Cuencako probintzian dago. Errege Katolikoen garaiko udalerria da, bizilagunak Isabel Katolikoaren alde agertzeagatik villa edo hiribildu izateko pribilegioa jaso ostean. Dituen xarma guztien artean bat Plaza Mayor edo plaza nagusia da, herriaren bihotza. Jasokunde eta Karmengo elizak ere aipatzekoak dira, baina baita Karmeldarren Komentua ere. Espainiako herririk politenetako bat denaren seinale. Kaleetatik barrena paseatzean historiaren lekuko izango zara.

Chinchón, Madrilgo udalerria da, mundu osoan ezaguna, besteak beste, izen bereko edari ospetsuagatik. Baina hori ez da dena. Chinchón bisitatzea Erdi Arora joatea bezala da Plaza Mayor delakoa edo Erlojuaren Dorrea ikustean. Diego Fernández de Cabrera y Mendozak agindu zuen Kondeen gaztelua eraikitzea eta, XX. mendean zehar, urteetan gaztelua zaindu gabe egon ostean, likore-fabrika bihurtu zen.

Fornalutx, balear artxipelagoko udalerria da, hain zuzen ere, Mallorca uhartekoa, Tramontana mendizerraren bihotzekoa. “Espainiako herririk politena” bezala ezagutzen da eta ez da harritzekoa, harrizko finkek eta eraikinek, teilatu gorriek janzten baitituzte kaleak, laranjondo eta limoiondoez inguratuta, parekorik ez duen kutsuarekin eta inguruarekin.

El Castell de Guadalest, Alacanten dago, 595 m-ko altuera duen harkaitz baten gailurrean. Liluragarria da haitzean eraiki diren etxeengatik. 1974an multzo historiko artistikoa izendatu zen bere osaeragatik, harkaitzaren gailurrean zintzilik dagoen gazteluagatik, Erdi Aroko harresiagatik edo Arrabal auzoagatik. Costa Blancara hurbiltzen diren turista askok oporraldiko egunen bat hartzen dute Alacant barrualdeko txoko hau ezagutzeko, eta inoiz ez du hutsik egin.