Jaulkipen data: 16 uztaila 2018

Tradiciones y Costumbres. Camino de la Lana

KONTSULTATU TARIFAK

Tradiciones y Costumbres. Camino de la Lana

HISTORIA

Tradizioak eta Ohiturak. Artilearen Bidea

Tradizioak eta Ohiturak seriearen barruan Artilearen Bideari eskainitako zigilua jaulki da. Artilearen eta horren eratorrien munduari lotutako moztaile, abeltzain eta merkatariek ibiltzen zuten bide bat da hori, Mantxako ardi-ekoizle handiak Burgosekin lotzen zituena, hori baitzen XVI. eta XVII. mendeetan artilearen merkataritza-hiriburua. Donejakue Bidean bada bide honetatik 1624ko udaberrian egindako erromesaldi baten dokumentazioa, Francisco Patiño, María Franchis eta Sebastián de la Huertak Monteagudo de las Salinas herritik hasitakoa, hain zuzen.

Artilearen Bideko egungo jatorrizko guneak, besteak beste, Alacant eta Valentzia bezalako hirietan daude, eta Levanteko bideetatik barrena, Novelda bezalako herrietatik pasatzen da. Azken herri horretako elkartea izan da garaiotan bidea berpiztu eta berreskuratzearen alde aritu den aitzindari nagusienetakoa, Albaceteko probintziara heldu arte. Probintzia horretan badira nolabaiteko garrantzia duten herriak, Caudete kasu, penintsularen hego-ekialdeko hainbat Donejakue bideren elkargune baita, eta Alatoz, bertan baitago probintzia horretako elkartearen egoitza.

Cuenca, hots, Donejakue Bidean sustrai sendoak dituen probintzia, zeharkatu ondoren, Monteagudo de las Salinas herrira iritsiko gara, bide honen hiriburu historikora. Bertan ikusta dezakegu aipatu jazoera gogoratzen duen monumentua, zigilu honen edizioko gaiaren oinarri dena. Cuenca hiriburua zeharkatuko dugu, kultura-ondare handiko hiri ederra, iparralderantz jotzeko, Villaconejos de Trabaquera iritsi arte. Herri horrek ospe handia du erromesei harrera zaindu-zaindu eta pertsonala emateko duen tradizioagatik.

Guadalajara probintzian, berriz, Salmerón herriko aterpeetako zutoihalek ematen digute harrera. Abagunerako moldatu izan den antzinako jauregitxo bat da hori. Ondare historiko handia gordetzen duten hiriguneetatik igaroko gara, Trillo eta Cifuentesetik esaterako. Behin hor, bideak aldaera bakarra du, Sigüenza herria zeharkatzen duen zatia alegia. Herri horrek katedral zoragarri bat du, beste hainbat eraikin ederren artean. Zati horretan dago baita ere Palazuelos, “Guadalajarako Avila txikia” deitu ohi dena inguratzen duen harresiarengatik. Hala ere, bideak bat egiten du berriro Atienza Erdi Aroko hirira iristean.

Handik Soriako probintzian sartuko gara eta Retortillo de Soria hiriarekin egingo dugu topo. Hiriak bi arkupe eta harrizko 300 metro harresi gordetzen ditu, hiria gotorturik zen Erdi Aroko garaiaren lekuko. Aurrera egin eta haran aldapatsu nola bihurdikatu batetik, Caracena ibaiari jarraituz, izen bereko hirira iritsiko gara. XII. mendeko erromanikoaren harribitxi bat du, San Pedroren Eliza, ondare historiko nazional izendatua dena eta bide honen ikurretako bat. Aipatzekoa da baita ere San Esteban de Gormaz herria, Soriako hirigune nagusienetakoa eta ondare handia gordetzen duena, adibidez gaztelua, Europako handiena.

Burgosek hartuko gaitu gero, eta sentipen goxoz beteko gaitu; Santo Domingo de Silos eta bere monasterio ederra gozagarri zaizkigu begientzat. Herri honek interes handiko tokien zerrenda luzea du, inguratzen duen paisaiatik hasita, eta ikusgarria da herrian sartzeko igaro beharreko mendi tontorretik bidea eginez ikusten den hiriaren ikuspegia. Covarrubias monumentu bat da berez, antzinako itxura eta zerizana gordetzen baititu oraindik ere. Horregatik du “Espainiako herri polita” egiaztagiri ofiziala. Herri abegitsu eta ikusgarria da Mecerreyes, eta tratu bikaina ematen die, gainera, erromesei. Kalitate goreneko aterpetxea eskaintzen die, laborarien antzinako etxeen antzera zaharberritutako eraikin batean.

Zigiluak daraman ilustrazioan bide honetako elementu bereizgarriak ageri dira, hala nola, ardiak edo Monteagudo de las Salinaseko monumentua, erromesaren bizkar-zorroarekin.