Jaulkipen data: 09 urtarrila 2018

Turismo

KONTSULTATU TARIFAK

Turismo

HISTORIA

TURISMOA

Aurten ere, Espainiak txalotzeko moduko datuak erregistratu ditu gure herrialdea bisitatu duen pertsona kopuruan.

Zenbakiek adierazten dute 80 milioi turista eta 84 milioi eurotik gora izan direla.

Eta ez da harritzekoa. Gure herrialdea helmuga turistiko bikaina da, egun batzuk atseden hartzeko behar diren elementu guztiak bateratzen ditu eta.

Garraiobideen azpiegitura bikainak, era askotako klima (alde batetik, eguzkia eta hondartza, eta bestetik, elurra eta mendia), zelai berdeak eta hiri erakargarriak direla eta, besteak beste, bisitari gehien dituen herrialdeetako bat da.

Turismoa izeneko serie filatelikoan bi zigilu berri jaulki dira, irudi bakarrean gure herrialdeko handitasun ugari laburbiltzen dituztenak.

Txankletak eguzkiaz eta hondartzaz gozatzen duen turismoa dakarkigu gogora. Eguzkiak 2.000 ordu baino gehiago berotzen gaitu. Horrek gure itsasoetako uren kalitateaz gozatu nahi duten milaka turista erakartzen ditu, eta ia-ia 6.000 kilometro hondartza daude horretarako. Zigilua apaintzen duten koloretako zerrendek ezaugarri horiek guztiak transmititzen dituzte: zeru eta itsaso urdinak, eguzki eta lur horiak, eta gure geografia definitzen duen natura berdea.

Barne-turismoari eskainitako zigiluak mendiko bota bat dauka, landa-guneetako herrietara, tontorrik altuenetara, zelaietara eta elurretara eramaten gaituena. Landetxeetako egonaldiak ehuneko 11 hazi dira azken urtean. Klima-aukera desberdinei, elurra eta eguzkia konbinatzeko aukerari, eta mendiko kirolak egiteko aukerari esker, turista askok kostaldea ez den beste arrazoiengatik aukeratzen dute gure herrialdera. Zigiluak kolore berde eta marroiak ditu, Espainia menditsuari erreferentzia eginez.

Eta Espainiako kultura-maila altua ere ezin dugu ahaztu: ehunka museo, ikuskizun eskaintza zabala, Gizadiaren Ondare diren hiriak, monumentuak eta, batez ere, biztanleen kalitatea eta berotasuna.