Jaulkipen data: 21 ekaina 2018

Valores Cívicos. ONG- donaciones. Manos Unidas

KONTSULTATU TARIFAK

Valores Cívicos. ONG- donaciones. Manos Unidas

HISTORIA

GIZALEGEZKO BALIOAK. GKE- Dohaintzak. Manos Unidas

Ekainaren 21ean zigilu bat jaulkiko da GIZALEGEZKO BALIOAK seriearen barruan, baina bestelako ezaugarriak izango ditu, lehen ELKARTASUN ZIGILUA izango baita. Horrekin, gizarte-proiektu batean hartuko du parte Correosek, eta zigiluaren salmentarekin biltzen den guztiaren % 3a dohaintzan emango du. Zigiluak zigilua + bineta formatua izango du, eta Premium paper-orrian aterako da.

Aurtengo urterako hautatu den proiektua Manos Unidas elkarteak proposatua da, bere 60. urteurrenaren harira: HEZKUNTZA SENDOTZEA ETA HAUR ETA GAZTEEN INDARKERIA PREBENITZEA HONDURASEKO SAN PEDRO SULA-KO RIVERA HERNANDEZ-EN.

Proiektuak hezkuntza sendotzea du helburu, Paso a Paso programako neska-mutilekin, eta gazteen indarkeria prebenitzea Rivera Hernández sektorean arrisku egoeran diren adingabe eta familiei gizarte eta hezkuntza alorrean baliabideak eskainita.

Proiektuarekin, 170 haur eta gazteri laguntza eta eskolaz kanpoko jarraipena eta jarraipen psikomedikoa eskaintzekoekintzak jarriko dira abian; prestakuntza saioak antolatuko dira, bai eta jarduera komunitarioak ere, zentroan era aktiboan parte hartzen duten 50 aita-amei zuzenduta, eta guztira 220 pertsona izango dira programaren zuzeneko onuradunak.

Proiektuaz gainera, gazteen indarkeriari egin nahi zaio aurre auzoan; horretarako, sentsibilizazio jarduerak antolatuko dira, Bizitza Aldezten Astea edo Bizitza Onaren Astea kasu.

Programaren hasiera 2018ko apirilerako dago aurreikusita, eta 2019ko apirilean amaituko da.

Zigiluak irudi bat darama; bertan, ama batek seme-alabarekin duen lotura erakusten da, eta amaren kolore biziko arropak nabarmentzen dira, eskualdeko ohiko jantziaren adierazgarri. Binetan, lehen aldiz, elkartasunezko zigilu guztiek eramango duten bereizgarria agertzen da: bihotz horzduna, barruan adakera bat duena.