Jaulkipen data: 03 ekaina 2019

12 meses, 12 sellos. Albacete

KONTSULTATU TARIFAK

12 meses, 12 sellos. Albacete

HISTORIA

12 HILABETE, 12 ZIGILU. ALBACETE

Ekainarekin batera zerrautsezko alfonbrak heldu dira, Albaceteko hainbat herritako biztanleek egindakoak. Haiekin, kaleak dotore eta kolore biziz jantzi dira, Corpus Cristi ospatzeko.

Hilabete honetan, 12 hilabete, 12 zigilu bilduma Albaceteri eskainita dago. Probintzia bidegurutze neuralgiko batean kokatuta dago; beraz, Andaluziaren, Levanteren eta Mesetaren arteko komunikazioen puntu estrategikoa da. Albiste firme gutxi daude, kalifa-garaiko gaztelu zahar bati buruzkoak. Al-Basit arabiarraren erdigunea da, eta hortik hartu du izena hiriak. Egun, hondar gutxi batzuk bakarrik geratzen dira, hots, probintzia horretako diputazioaren eraikinaren alboan aurkitutako zeramika batzuk. Erdi Aroan hainbat borroka izan ziren bertan, kristauen eta musulmanen artean, 1241ean Albaceteko gaztelua konkistatu arte. Urtebete geroago, Pelayo Pérezek Chinchilla konkistatu zuen, eta, ondorioz, Albacete herrixka horren menpe geratu zen.

Hainbat elementu ageri dira, A hizkia osatuz, probintziako zenbait txoko, hain zuzen, kaleidoskopioen puskak bailiran.

“El Quijote” (Kixote) jartzen duen lekuan, argi uzten da Cervantesek Albaceteko probintziako gastronomia atsegin zuela. Egun, hainbat sukaldetan elikatzen da plazer hori, eta arreta handia jartzen da egitekoan. Hala, Mantxako plater tradizional miresgarriak dastatu ahal dira oraindik, hala nola atascaburras deiturikoa: Albaceteko probintzian elurra dagoenean jan ohi da, batez ere alde menditsuetan, eta bakailao gezatua eta oliba-olioa ditu oinarri. Gero, beste osagai batzuk gehitu zaizkio jatorrizko errezetari: baratxuria, arrautza egosia, olioa, patatak eta intxaurrak. Mousse edo patata-pure itxura du, baina zapore berezia dauka.

Miguelitos izenekoakLa Roda(Albacete) herriko gozokiak dira. Hostopilfinez eginda eta kremaz beteak daude, eta gainetikglas azukrea dute. Gozamen gozo honen sekretua da tentuz eta modu tradizionalean eginda daudela.

Egun, hainbat betegarrirekin saltzen dira: txokolatea, txokolate zuria… Hala ere, originalek dute arrakastarik handiena, hau da, kremazkoek.

Hainbat mendetan zehar, altzairua lantzeko Gaztela-Mantxako teknika erreferente izan da, eta, oraindik ere, ospetsuak dira Toledoko altzairua eta Albaceteko labanak. Gaztela-Mantxako artisau eta industriek ondo gordeta dute beren sekretua. Aiztogintza da artisau-lanik garrantzitsuena eskualde horretan. Pieza bikainak fabrikatzen dituzte, iraunkorrak, eta ahoa luze mantentzen dutenak.

Alcalá del Júcar-ko gaztelua: Urrunetik begiratuta, Alcalá del Júcar herriak ikuspegi zoragarria eskaintzen du: etxeak, altuera handiko muino baten hegalean mailakatuta, XII. eta XIII. mendeen artean almohadeek eraikitako gazteluaren inguruan. Arkitektura islamikoaren adierazgarri bikaina da; izan ere, dorre pentagonala du, eta oin zirkularreko beste bi dorre txiki, hiru solairutan banatuta. Gazteluaren inguruan antzinako harresiaren aztarnak geratzen dira. Interesgarria da ikustea beren garaian iberiarrek eta erromatarrek ere muino hori aukeratu zutela, behatzeko eta defendatzeko.

Chinchillako gaztelua (edo Chinchilla de Montearagón): Gaztelua inguratzen duen harrian egindako babes-hobia bertigoa emateko modukoa da: hamar metroko zabalera eta sei metroko sakonera du. XV. mendean berreraiki zen, eta aukera ematen digu artilleriako armak erabiltzeko prestatutako gaztelu bat ezagutzeko; izan ere, garai hartako gerretan hasi ziren halakoak erabiltzen. Gazteluak harlangaitz-harresiak ditu kanpoan, saietera estuekin, eta dorre zilindrikoekin ertzetan. Oraindik ere ikus daitezke musulmanen garaiko harresiak, bai eta bi ate ere, Diablos (deabruak) eta Tiradores (jaurtitzaileak) izenekoak, alegia. Villenako markes Juan Pachecok gaztelua berreraikitzeko agindua eman zuen, “XerifEl-Edrisi” izeneko eraikin arabiarraren gainean. Baina, horrez gain, Chinchilla de Montearagón-en Erdi Aroko beste elementu interesgarri batzuk daude, esate baterako, ezkutuak, ia-ia aldatu ez diren etxezarrak eta iberiarren zein erromatarren aztarna arkeologikoak.

Bukatzeko, behean zerrenda gorrimina dago, probintziako banderaren kolore berekoa