Jaulkipen data: 01 abuztu 2019

12 meses, 12 sellos. Almería

KONTSULTATU TARIFAK

12 meses, 12 sellos. Almería

HISTORIA

12 HILABETE, 12 ZIGILU. ALMERÍA.

Abuztuan, oporrak eta hondartza nagusi diren hilean, 12 hilabete, 12 zigilu, 12 probintzia serieak Almeríako probintziari eskaintzen dio protagonismoa. Almeríak hainbat zibilizazio hartu izan ditu bere historian, kokapen estrategikoaren zioz, Mediterraneora zabaltzen baita. Probintzia osoan banatutako aztarna arkeologikoetan aurkitzen dugu horren arrasto garrantzitsua. Zigiluan probintziaren ezaugarrizko hainbat elementu agertzen dira, hala nola:

Halako paisaiak eta almeriar klimaren atseginak bide eman zioten zinema industria garrantzitsu bat garatzeari. Bertan ibili izan dira zinema-munduko pertsonaiarik ospetsuenetakoak, eta zaldunarekin egin nahi izan die omenaldia western filmei.

Almeríako probintzian askotariko gastronomiaz goza daiteke, naturala edonondik ere, antzina-antzinatik elkar osatzen baitira itsasoko eta lurreko produktuak, kalitate bikainekoak, guztiak ere. Piperra —eta bere eratorria, piperrautsa— da hango sukaldearen oinarria, eta gure egunetaraino ere iritsi da. Garruchako ganba gorria da Almeríako gastronomiaren erregina, jatorri-deitura eta guzti. Handiagoa izateagatik (20 cm-ra irits daiteke) eta zapore biziagatik bereizten da ganba zuritik, baita bere kolore gorriagatik ere; gorri bizia da burualdean, edota lila belzkara. 10.836 hektareako negutegiekin, Almeríako probintzia da tomate ekoizle eta merkaturatzaile handiena, bai Espainian bai Europan.

Indaloa aspaldi-aspalditik erabili izan da Mojacar-en. Jendeak “Mojacar Panpina” gisa ere ezagutzen zuen; izan ere, etxeko fatxadetan margoturik aurkitzen zituzten haratzen ziren lehen bidaiari erromantikoek, Mojacarreko biztanleek kare hondarrekin margotzen baitzituzten, “begizkoa” uxatzeko eta ekaitzetatik babesteko. Hainbat egile aritu izan dira haren jatorri eta izenaz, eta sinboloaren erabilera probintziaren garai neolitikoarekin lotu izan dute, Ank egiptoarrarekin edo 50 urteetako almeriar kultura-mugimendu garrantzitsuaren leherketarekin.

Almeríako gotorlekua hiriko edozein tokitatik ikusten da, eta arabiarrek Espainian eraiki zuten gotorlekurik handiena da. 955. urtean hasi zen eraikitzen Abd ar-Rahman III.a, eta Almeríako taifa errege Hayran-ek amaitu zuen XI. mendean. Kristauek konkistatu ondoren, Errege Katolikoek eta Carlos I.ak eraberritu zuten. Hiriaren eta portuaren ikuspegi zoragarria zabaltzen da gotorlekuko harresien gainaldetik.

Zigiluaren behealdeko zerrenda gorria da, probintziako banderaren koloreetako baten oroigarri.

Zinemaren probintzia izateaz gain, literatur inspirazio-iturri ere izan da hainbat egilerentzat, Federico García Lorcarentzat, kasu, bere Odolezko ezteiak obran Nijarreko kortijo batean benetan jazotakoa azaldu baitzuen. Carmen de Burgos almeriar idazleak ere bihurtu zuen gertaera hura literatur obra, Colombine izenekoan.