Jaulkipen data: 02 iraila 2019

12 meses, 12 sellos. Valencia

KONTSULTATU TARIFAK

12 meses, 12 sellos. Valencia

HISTORIA

12 HILABETE, 12 ZIGILU. VALENTZIA

Urtarrileko aldapaz mintzatzen ohi da, baina irailekoa, udaren amaieran eta egunerokotasunera itzultzean, oporren ostean, benetan korapilatsua bilakatzen da. Uda erabat ez ahazteko, hilabete honetan 12 HILABETE 12 ZIGILU 12 PROBINTZIA sorta Valentziari buruzkoa da, hots, klima oneko probintzia, hondartza zoragarriak dituena. Ekialdean Mediterraneoa du eta iparraldean Castelló eta Teruel probintziak, Cuenca eta Albacete mendebaldean eta Alacant hegoaldean.

Zigilua probintziako elementu adierazgarrien zatiek osatzen dute, V letra osatuz.

Valentziako Arrozaren Jatorri Deituraren Kontseilu Arautzailearen arabera, Valentziako paella izen horrekin merkaturatu daiteke soil-soilik ohiko oinarrizko hamar osagaiak baldin baditu: oilaskoa, untxia, babarrun berdea, garrofoia, tomatea, arroza, oliba-olioa, ura, azafraia eta gatza. Gainera, tokiaren arabera, beste osagai batzuk ere onar daitezke: baratxuria, orburua, ahatea, piperrautsa, barraskiloak eta erromeroa, besteak beste.

Txufa ortxata (orxata de xufa valentzieraz, latinetik hordeāta, ‘garagarrezkoa1​) edari freskagarria da (postrean ere jaten da), Alborayan jatorria du (Valentzia) eta ura, azukrea eta txufa bustiekin (edo birrinduekin) prestatzen da; zaporea indartzeko osagaiak ere baditu, kanela eta limoi-azala. Antza, antzinako Egipton erabiltzen zen, faraoien hilobiratze-ostilamenduen parte ziren txufak edalontzietan aurkitu baitira.

Eta Valentzia gogora ekartzen gaituen fruitua, zalantzarik gabe, laranja da; bertako klima bereziari esker urritik uztailera arte har daitezke. Valentzian hamazazpi motatako laranjak eta mandarinak aurki daitezke, gure gorputzari behar adina C bitamina emateko eta horrela gripeari, katarroari eta neguko kutsaduraren efektuei aurre egiteko.

Su artifizialek Falletara eramaten gaituzte (Falles valentzieraz). Martxoaren 14tik (plantà) 19ra (cremà) ospatzen dira jaiak, bai Valentziako hirian eta baita Valentziako Komunitateko beste herrietan ere. Jai horiek Nazioarteko Interes Turistikotzat hartzeaz gain, 2016ko azaroan Gizadiaren Ondare Kultural Ukiezineko Zerrenda Adierazgarrian sartu zuen Unescok.

Serranos Dorreak, berant Erdi Aroko harresiko ate izugarria, Pere Balaguer maisuak eraiki zituen 1392tik eta 1398ra bitartean. Hargintza lana da, atearen albo banatan bi ontzi pentagonal handi ditu, dobela duen erdi-puntuko arkuaz. Barneko fatxadak arkuan amaitutako irekidura handiak ditu, altuera ezberdineko tribuna gisa erabiltzeko proiektatuta; hiriko familia garrantzitsuenak jartzen ziren bertan, herri-ospakizunak edo hirira heltzen ziren pertsona ospetsuen helduera ikusteko. Monumentu hori interes historiko-artistikotzat hartzen da.

Barraca eraikuntza txikia da, bi isurkiko teilatua du eta bertan familia osoa bizi zen. Bi logela zituen, eta bien artean sukalderako esparrua zegoen; neguan bakarrik erabiltzen zen sukalde hori, kanpoan prestatzen baitzen janaria udan. Mota ezberdinak bereiz daitezke: baratzezainena baratzean bertan, arrantzaleena hondartzan eta Albuferan biak. Valentziako klimari eta bere lurren emankortasunari esker, uzta bat baino gehiago bil daiteke urtero, arreta berezia behar duen hazkuntza-sistemarekin. Horregatik baratzezainek baratzaren oinarrian barrakak eraikitzen dituzte, betiere naturak emandako materialekin: lokatza, ihia, kanaberak eta lezkak.