Jaulkipen data: 15 martxoa 2019

40 Aniversario Elecciones Parlamento Europeo

KONTSULTATU TARIFAK

40 Aniversario Elecciones Parlamento Europeo

HISTORIA

Europako Parlamenturako hauteskundeen 40. urteurrena

Europako Parlamentuak botere legegilea du eta, Europako Batzordearekin eta Europar Batasuneko Kontseiluarekin batera, Europar Batasuna zuzentzen duten instituzioetako organo bat da. Legediak onartzeaz gainera, aurrekontuarekin eta Batasuneko instituzio guztien kontrol demokratikoarekin lotzen diren eskumenak ditu, eta erabakiak har ditzake nazioarteko akordioei eta estatu kide berriak atxikitzeari buruz.

Europar Batasuna osatzen duten hogeita zortzi estatu kide bakoitzeko herritar guztien ordezkari zuzena da. Sufragio unibertsal bidez hautatzen dira eurodiputatuak, zuzenean eta ezkutuan, eta estatu kide bakoitzak duen biztanle-kopuruaren arabera esleitzen da eurodiputatu-kopurua herrialdeko.

Hautagaiak alderdi politiko nazionalek aurkezten dituzte, eta beste Estatuetan ideologia antzekoa duten alderdiekin batu ohi dira, hau da, alderdiak Europa mailan sortzen dira eta hala eratzen dituzte parlamentu-taldeak. Horrela, Batasunean espektro ideologiko zabal-zabala dago ordeztuta: talde kontserbatzaileak eta progresistak, liberalak, ekologistak eta euroeszeptikoak.

Europako Parlamenturako lehenengo hauteskundeak 1979an egin ziren, eta orduz geroztik bost urtez behin egiten dira. Espainian, 1987an antolatu ziren lehenengo aldiz, Europar Batasunean sartu eta bi urtera. Hauteskunde hauetan hautatu ziren eurodiputatuek 1989ra arte gorde zuten kargua, Europa mailan hauteskundeak egin ziren arte. Gaur egun, Espainiak 59 diputatu ditu, hautesbarruti bakarrean hautatuak.

2019 honetan, maiatzaren 23tik 26ra bitartean egingo dira Europako Parlamenturako hauteskundeak eta, era berean, hauteskundeen berrogeigarren urteurrena izango da. Hori ospatzeko, Correos-ek zigilu bat kaleratu du, formatu berezian, hautetsontzi batean botoa sartzen erakusten duen estanpatu batekin.