Jaulkipen data: 12 uztaila 2019

40 años de Seguridad Social y sus Entidades Gestoras

KONTSULTATU TARIFAK

40 años de Seguridad Social y sus Entidades Gestoras

HISTORIA

GIZARTE SEGURANTZAREN ERAKUNDE KUDEATZAILEEK 40 URTE BETE DITUZTE

1978an, zeharo aldatu ziren Estatuko egiturak. Gizarte Segurantzaren erreforma izan zen haietako garrantzitsuenetakoa.

Orain dela 40 urte sortu zen Gizarte Segurantzaren Diruzaintza Nagusia, Sistemaren zerbitzu komun gisa. Bere oinarrizko printzipio batzuk dira, besteak beste, “kutxa-batasuna” edo “finantza-solidaritatea”.

Osasuna kudeatzeko sortu zen Osasuneko Institutu Nazionala; prestazioetarako, berriz, GSIN; EIN langabeziarako, eta gizarte-zerbitzuetarako, IMSERSO. Haiek guztiak baliabideen administraziorako eta Gizarte Segurantzaren ondarerako kutxa bakarrean: GSDN.

Harrezkero, aurrera egiten jarraitu du, baita Espainian bizi direnen ongizaterako mugarriak erdietsi ere.

Gaurdaino, hainbat lorpen izan ditugu: minbizia duten seme-alabak zaindu ahal izatea gurasoek, haurdunaldi arriskutsuko bajak, edoskitzerako baimenak eta orain dela 40 urte pentsaezinak eta beharrezkoak ziren are gehiago.

Zigiluaren diseinuan pertsona batzuk agertzen dira, oinez, lausotutako atzealdean. Sei sinbolo horiek Gizarte Segurantzaren zenbait alderdi irudikatzen dituzte, erakundearen ikur den atzealde berdeekin.

Gurutzeak ordezkatzen du Gizarte Segurantzako sistemaren osasuna eta babesa. Txanponek, berriz, emandako prestazioen bilketa irudikatzen dute; kaskoak, lana; kalkulagailuak, kudeaketa ekonomikoa, eta bastoiek, adinduak nahiz haiek behar dituzten pertsonak (hau da, pentsioak edo gaixotasunen prestazioak). Amaitzeko, Espainiako Gizarte Segurantzaren sistemaren sinboloa da bihotza, hiritarrei eskaintzen dien segurtasunerako eta ongizaterako.

Azken 40 urte hauetan, Espainiak hainbat aurrerapen egin ditu arlo honetan; gaur egun, duguna mantentzeko eta gehiago lortzeko egiten du lan.