Jaulkipen data: 13 ekaina 2019

50 Aniversario de la llegada del primer hombre a la luna

KONTSULTATU TARIFAK

50 Aniversario de la llegada del primer hombre a la luna

HISTORIA

URTEURRENAK. Gizakia Ilargira heldu zen egunaren 50. urteurrena.

1969ko uztailaren 20an, bi estatubatuarrek, Neil Armstrong eta Edwin Aldrinek, alegia, zeruko gorputz berri bat zapaldu zuten lehen aldiz: Ilargia. Haraino garraiatu zituen Eagle (arranoa) espazio-ontziko plaka batek zioen bezala, “Gizateria osoaren izenean” egin zuten. Apolo XI izeneko misio horretan beste pertsona batek ere hartu zuen parte, hain zuzen ere, Mike Collinsek. Bere egitekoa izan zen Columbia espazio-ontziarekin satelitearen inguruan orbitatzen jarraitzea, eta, gero, bere bi kideak jaso eta, hirurak batera, Lurrera itzultzea. Arriskutsua bazen ere, misioak arrakasta izan zuen, eta horrela geratu da grabatuta historian.

1961ean, Kennedy presidenteak Kongresua konbentzitu zuen “…hamarkada bukatu baino lehen gizakia Ilargira eramateko”. Amerikako Estatu Batuetako Espazio Agentziak (NASA) erronka onartu zuen, eta zientziaren hainbat arlotako nazioarteko espezialista prestigiotsuengana jo zuen berehala, erronka ez baitzen makala.

Apolo programaren hegaldien konplexutasuna eta tripulatzaileen segurtasuna zirela eta, berehalako komunikazioa behar zen espazio-ontzien eta Lurreko kontrol-zentroen artean. Hala, Espainiak ekarpen garrantzitsua egin zuen, Teknika Aeroespazialaren Institutu Nazionalaren (INTA) bitartez. Izan ere, jarraipena egiteko eta kontrolatzeko hiru estazio jarri zituen misioaren zerbitzura, zehazki, Fresnedillas eta Robledon (Madril) eta Maspalomasen (Kanaria Handia) daudenak. Espainiako teknikariek –estatubatuarrekin elkarlanean– astronauten bizi-konstanteak begiratu zituzten etengabe, eta Ilargitik jasotzen ziren datu ugariak prozesatu. Era berean, argibideak eman zizkieten astronautei, espaziotik egoki nabigatzen ari zirela bermatzeko, eta ilargiratzea zehazki non eta noiz egin behar zuten jakinarazteko. Hori dela eta, laguntza horri “Bizi-lotura” izena jarri zaio.

Lehen ilargiratzea egiterako orduan, Fresnedillasko estazioaren (Madrid Apollo, NASAren argot teknikoan) eta bertako langileen ardura izan zen (eta ohore handia ere bai) Eagle espazio-ontziari eta bi tripulatzaileei, hots, Armstrong eta Aldrini, laguntzea. Armstrongen hitzak: “Eagle ilargiratu egin da”. Emozio handiz jaso ziren Fresnedillasen eta, jarraian, Houstonen.

Gero, Armstrongek Ilargian emandako urrats dardartiek aztarna utzi zuten, eta hori izan zen gizakiaren ordura arteko lorpenik garrantzitsuena. Aurrerapauso hori Espainiaren eta teknikari espainiarren laguntzari esker eman zen. Hala baieztatu zuen Armstrongek berak publikoki, honako hau esanez: Apolo XI espazio-ontziaren eta Fresnedillasko Apolo Madrid estazioaren arteko komunikazioa erabakigarria izan da; haien laguntzarik gabe, ezinezkoa zatekeen ilargiratzea.

Jaulkipenak bloke-orri itxura du, eta triptiko formatua. Itxita ikusiz gero, zigiluaren inguruan ilargiaren bi zati eta antena ikusten dira. Zigiluan Aldrinen kalkografia dago, Ilargian, eta atzean Lurra agertzen da, Ilargitik bertatik ikusita. Bloke-orria destolestean, berriz, Eagle espazio-ontzia ageri da, Ilargian, bai eta kontrol-zentro baten irudia ere. Horren bitartez, Ilargian izan zirenei ez ezik, Lurrean misioan lagundu zuten pertsona guztiei ere egiten zaie omenaldia, eta Espainiaren ekarpena azpimarratzen da. Triptiko osoak cold foil du, itxura metalizatua emateko; hala, erreferentzia egiten zaie astronauten jantziei eta espedizio espazialetan erabiltzen diren beste materialei. Gainera, jaulkipen honetan Errealitate Areagotua erabili da.