Jaulkipen data: 11 urria 2019

América UPAEP. Comidas tradicionales. Paella

KONTSULTATU TARIFAK

América UPAEP. Comidas tradicionales. Paella

HISTORIA

UPAEP AMERIKA. JAKI TRADIZIONALAK. PAELLA

1989. urteaz geroztik, UPAEP batasuneko herrialde kideek serie filateliko bat jaulkitzen dute gai komun bati buruz. Aurten, gaia jaki tradizionalak izan da.

Espainiak, zigilu bat jaulki du munduan ezaguna den errezeta famatu eta ezagunenetako bati eskainia: paella.

Luze hitz egin izan da paellaren jatorriaz, haren aldaerez, eta ea paella dei al dakiekeen arroza eta azafraia oinarri gisa dituzten plater guztiei.

Paellaren jatorria gehienek XV. eta XVI. mendeen artean kokatzen dute, Valentziako landa-eremuetan. Nekazariek errezeta errazak behar zituzten, inguruan lor zitzaketen osagaiekin egiteko.

Paellaren osagaiak ziren hegaztiak, landako untxia edo erbia eta barazki freskoak. Hori guztia arrozarekin, azafraiarekin, oliba-olioarekin eta urarekin nahastu eta paellan jartzen zen, errezeta egiteko erabiltzen eta izena ematen dion zartaginean, hain zuzen ere.

Su baxuan eta laranjondoen egurrarekin prestatuta, arratsaldean jan ohi zen, landan igarotako lanegun gogor baten ostean.

Puristen arabera, horixe da Valentziako paellaren benetako jatorria. Edonola ere, gaur egun beste hainbeste errezetaz ere goza dezakegu.

Esate baterako, itsaski-paella, arroza eta azafraiaz gain, ganbekin, muskuiluekin edo zigalekin egina. Badira arrain-paellak ere, nahasiak, edo arroz beltzak edo saldatsuak.

Litekeena den arren terminoaren jatorria latineko “patella” hitza izatea, bada teoria erromantiko bat, zeinak esaten duen gizon batek bere andregaiarentzat prestatu zuen plater bat zela, haren maitasuna bereganatzeko. Ondorioz, gaztelaniazko “por ella” (harengatik) edo “para ella” (harentzat) egituretatik eratorria dela uste da.

Correosek UPAEP Amerika seriearen baitan jaulkitako zigiluak paella baten irudia du, lehen planoan koilara bat jaki horrekin agertzen delarik.

Paella Espainiako nortasunaren ezaugarrietako bat da, eta asko dira gure herrialdera errezeta hau dastatzera etortzen diren bisitariak.