Jaulkipen data: 07 uztaila 2019

Asociación internacional de Hispanistas

KONTSULTATU TARIFAK

Asociación internacional de Hispanistas

HISTORIA

Hispanisten Nazioarteko Elkartea

Oxford-en (Ingalaterra) sortu zen 1962an Hispanisten Nazioarteko Elkartea. Instituzio irekia da, eta helburu nagusi du ezagutza hispanikoen eremuan ikerketa sustatzea, batik bat, Elkarteko mila kide baino gehiagoren jatorrizko herrialdeetan dauden ideia, metodo eta ikuspegiak trukatuz.

Helburua betetzeko, Elkarteak batzarrak antolatzen ditu hiru urtez behin. Aurten, 2019an, Jerusalemgo Unibertsitate Hebrearrean egin da; halako ekitaldi garrantzitsua antolatu duen Israelgo lehenengo egoitza da.

Gainera, eta Soriako Dukeen Fundazioaren laguntzari esker, elkarteak Aldizkari Bibliografiko bat argitaratzen du urtero 1994az gero. Informazio bibliografikoaz gainera, urtean zehar hispanismo nazionalen jarduera akademikoetan izan diren berriak dakartza aldizkariak, baita hurrengo urteko jardueren iragarkiak ere.

Hiru urtez behin, gida bat ere argitaratzen da kide bakoitzaren ikerketa-eremuekin eta egindako Batzarren Aktekin.

Bere historian zehar, letren munduko pertsona entzutetsuak izan ditu Elkarteak ohorezko presidente gisa. Lehenengoa, adibidez, Ramón Menéndez Pidal izan zen, eta kargua hartu zion ondoren Dámaso Alonsok.

Espainia, Hispanoamerika eta, oro har, Hispanitatearen inguruko ikerketa da Hispanismoa.

XVI. mendeaz gero, Europara iristen zen guztia Espainiaren eskutik zetorren: konkistatutako lur berriak, literatura-genero eta pertsonaia berriak, dantza berriak, modak... Horrek guztiak espainiera jakin eta espainiarra zena ezagutzea zekarren, jakin-mina asebete eta interes komertzial eta ekonomikoek sustatzen zituzten baliabideak aprobetxatu ahal izateko. Behar hori Hispanismo gisa ezagutu zen, eta garai hartan bezain bizirik dirau gaur egun.

Hispanisten Nazioarteko Elkarteari eskainitako zigilu honetan, munduko bola baten marrazkia ikus daiteke paperezko itsasontzi batek zeharkatzen duen bitartean, hispano zen guztiak mundua menderatzen zuen garaian bezala.