Jaulkipen data: 14 ekaina 2019

Centenario del Palacio de Comunicaciones

KONTSULTATU TARIFAK

Centenario del Palacio de Comunicaciones

HISTORIA

KOMUNIKAZIOEN JAUREGIAREN MENDEURRENA.

Cibeles plazaren aurrean dago Komunikazioen Jauregia, katedral ikusgarri baten antzera. 1919ko martxoaren 14an inauguratu zen eraikina, Espainiako komunikazioen zentro neuralgikoa izan zedin.

Madrilgo historiaren mende osoa ezagutu du, hiriak duen erritmo frenetikoarekin eta trafiko geldiezinarekin, eta beste bi eraikin zoragarri ditu gertu: Espainiako Bankua eta Linares Jauregia. Oraindik ere, duela mende bat bezain bizi dago Komunikazioen Jauregia.

Bere arduradunek, hots, Antonio Palacios eta Joaquín Otamendi arkitektoek, eraikin guztiz funtzionala diseinatu zuten, baina, horrez gain, jauregi itxura eman zioten kanpotik. Eraikinak posta-zerbitzua eta telegrafoa hartu behar zituen, eta, bere garaian, telefono-zerbitzua eta Kutxa Postala ere bai.

Alde nagusian posta sailkatzeko gela zegoen, “Batalla” gela izenaz ezaguna. Egun, Madrilgo Udalaren Osoko Bilkuren Aretoa da. Atzean, el pasaje de Alarcón izenekoak irudi nostalgikoak utzi ditu, adibidez, posta-zerbitzuaren ibilgailuena, banaketa egitera joateko prest.

Fatxada nagusiak, hau da, Correosentzat hain garrantzitsua den urteurrena ospatzeko prestatu dugun bloke-orriko kalkografian ageri den horrek, balio handiko eskulturak ditu, denak ere Ángel García artistarenak. Esaterako, landarez erdi estalita dagoen emakumearena, garaiko madrildarrek “la rubia” (ile-horia) izendatu zutena; izan ere, uste da artista inspiratu zuen modeloak kolore horretakoa zuen ilea.

Zigiluan ate nagusia agertzen da, arku batekin. Hor ikusi ahal dira “ile-horia” eta zenbait zutabe handi, arkitektura egiptoarrean erabilitakoen antzekoak. Arkuaren tinpanoan Espainiako ezkutua dago, berezitasun batekin: erdialdean, Palacios galiziarrak Galiziako ezkutua txertatzeko agindua eman zuen. Bloke-orrian errealitate areagotua erabili da.

100 urte, aldaketa esanguratsuak barrualdean eta madrildarrentzat aldatu ez den irudia, ezta espainiarrentzat ere.