Jaulkipen data: 18 martxoa 2019

Centenario Valencia CF

KONTSULTATU TARIFAK

Centenario Valencia CF

HISTORIA

EFEMERIDEAK Valencia Club de Fútbol-en mendeurrena

1919ko martxoaren 18an sortu zen ofizialki Valencia Club de Fútbol, Espainiako historian sari gehien jaso dituen futbol-klubetako bat. Espainian, titulu gehien irabazi dituen bosgarren kluba da, 22 garaipenekin besapean, horietako 6 Ligako txapel, 7 Errege Kopa eta Espainiako Kopa 1. Europa mailan, 3 UEFA Kopa lortu ditu, 2 Europako Superkopa eta Europako Errekopa 1. Laugarren postua du Futbol Profesionaleko ligaren sailkapen historikoan.

Hiriko zaleen talde batek, Augusto Milego eta Gonzalo Medina buru, bultzatuta sortu zen Valencia Football Club, eraketa-aktak dioen moduan. Sozietateen Erregistroan izen eman ostean, lehenengo Batzar ofiziala egin zuten apirilaren 4an. Bertan, presidentea izendatu behar zuten, Augusto Milego edo Gonzalo Medinaren artean, eta lehenengoak irabazi zuen azkenean.

1928an parte hartu zuen lehen aldiz liga nazionalean, liga hasi zen urte berean: lehenengo denboraldia zilarrezko kategorian egin zuen eta Lehenengo Mailara igotzea lortu zuen hurrengoan. Nazioarteko txapelketetan lehen aldiz 1961ean hartu zuen parte, Europako Hirietako Ferien Kopan.

Klubaren lehenengo futbol-zelai propioa zen Camp d’Algirós-etik Mestalla estadiora lekualdatu zuten egoitza, 1923an inauguratu zutenean zelaia.

Klubaren historian eta gogoan geratuko dira betirako hainbat jokalari mitiko, adibidez, gol gehien sartu zituen Edmundo Suárez “Mundo”, Antonio Puchades (Tonico), Kempes, edo denboraldi gogoangarriak izatea lagundu zuten entrenatzaileak, Jacinto Quincoces, Alfredo di Stéfano edo Rafa Benítez, bi liga eta UEFA kopa lortu zituena Valentziarentzat.

Valencia Club de Fútbol-en mendeurrena ospatzeko, bloke-orri bat kaleratu dugu zigilu batekin eta zortzi binetekin, cold foil izeneko sistema berritzailearekin inprimatuta, zilar-efektuarekin eraketa-aktan, eta kolpe lehorra izeneko teknikaz inprimatutako klubaren jatorrizko ezkutuarekin.