Jaulkipen data: 06 azaroa 2019

Cine español. Fernando Guillén

KONTSULTATU TARIFAK

Cine español. Fernando Guillén

HISTORIA

ESPAINIAKO ZINEMA. FERNANDO GUILLÉN GALLEGO

2013an hil zen aktore espainiar ezaguna. Familia ezagun baten buru, gero eta ezagunagoak dira hemengo zineman.

Fernando Guillén Bartzelonan jaio zen, 1932an. Nahiz eta bere bokazioa zuzendaritza izan, antzezlekuan ekin zion lanari, ez baitzuen adina nahikoa Ikerketa eta Esperientzia Zinematografikoen Institutuan (IIEC) sartzeko. Español eta María Guerrero konpainietako kide izan zen, bere konpainia sortu zuen arte bere emazte Gemma Cuervo aktorearekin. Geroago, bere ibilbidea garatu zuen Televisión Española kateko estudioetan.

1991an Gizonezko Aktore onenaren Goya saria irabazi zuen Don Juan de los Infiernos filmarengatik.

Estudio 1-n egindako antzezpenez gain, hainbat telesail ospetsutan agertu zen, hala nola La saga de los Rius edo Jinetes del alba delakoetan.

Zinemari dagokionez, Goya saria eman zion paperaz gain, beste rol garrantzitsu eta goraipatu egin zituen, esaterako, La estanquera de Vallecas, Ley del deseo edo Mujeres al borde de un ataque de nervios filmetan. Aipatu azken biak, Pedro Almodóvar zuzendari mantxatarrararenak dira.

Bereziki galaia ez izan arren, oso profesionala izan zen antzeztokian, eta begiradarekin eta antzeztean zuen dotoretasunarekin erakartzen zuen.

Zigiluak Guillén omentzen du, zuri-beltzean dagoen aktorearen lehen planoko irudi batekin. Aurpegia eskuaren gainean eta objektiboari zuzenean begira: hain bereizgarri zuen keinu horrekin kamera eta atzean zeudenak konkistatzen zituen.

Zinemaren magiari esker, betirako irauten duten istorioak behin eta berriz bizitzeko aukera dugu. Filmek duten hilezkortasuna aktoreek ere badute modu batean; antzezpenei esker, betirako bizirauten baitute filmetan.