Jaulkipen data: 06 azaroa 2019

Cine español. Festival Internacional de Cine de Gijón

KONTSULTATU TARIFAK

Cine español. Festival Internacional de Cine de Gijón

HISTORIA

ESPAINIAKO ZINEMA. GIJÓN/XIXÓNGO ZINEMA JAIALDIA

Gijón/Xixóngo Nazioarteko Zinema Jaialdia 1963an antolatu zen lehen aldiz, haur eta gazteentzako zinema eta telebista jaialdi gisa.

Gaur egun, zinema alternatiboa eta egileena da nagusi, baina gazteentzako zuen berezko jatorria mantentzen da; izan ere, 17 eta 25 urte bitarteko gaztez osatutako epaimahai bat du.

Urteroko legez, Espainiako zinemaren alde agertu da Correos, eta, oraingoan, Premium paper-orri bat sortu du nazioartean ezaguna den jaialdi honetarako.

Bai paper-orriak baita zigiluak ere Jaialdiaren logoa dute: hiru zirkulu zentrokide, Jaialdiaren sinbolo. Antena batekin osatzen da zigiluaren diseinua.

Premium paper-orriak lehertzear dauden globo batzuk ere baditu, haur eta gazteentzako zinemari zuzendutako atalaren omenez: Enfants Terribles.

Datorren udazkenean errepikatuko dute hitzordua Asturiaseko hiri honetan hainbat zinemagilek, saria irabazteko: Luzemetraia Asturiar onenari saria, nazioarteko Rellumes FIPRESCI saria, ALMA saria Espainiako Film-gidoi onenari eta, aurtengo berrikuntza, Europako Opera Prima onenari saria. Azken hau Europan filmatu diren lehen luzemetraiei emango zaie.

Correos-en antzera, Gijón/Xixóngo Nazioarteko Zinema Jaialdiak bere ahaleginak bideratzen ditu zinema zabaltze eta sustatze aldera. Jaialdiko egunetan ez ezik, urtean zehar ere hainbat jarduera ere antolatzen ditu; esaterako, jatorrizko bertsioan azpidatzita dauden zinema-zikloak.

Zinema Espainian gero eta protagonismo gehiago lortzen ari da, eta horren isla da antolatzen diren zinema jaialdiak; atzerriko hainbat filmek aukeratzen dute Espainia filmatzeko edo bertan filmak nazioartean aurkezteko.