Jaulkipen data: 28 ekaina 2019

Coral de Ruada. Ourense

KONTSULTATU TARIFAK

Coral de Ruada. Ourense

HISTORIA

AISIA ETA ZALETASUNAK. “RUADAKO” ABESBATZA. OURENSE.

“Ruadako” abesbatza 1918an abiarazi zen, baina 1919ko ekainaren 24an izan zuen debuta, Ourenseko Apolo antzokian.

Garai hartako egunkarien arabera, kontzertuak arrakasta handia izan zuen, eta publikoa harrituta geratu zen bere interpretazioarekin.

Horrelako koruak, oro har, gizonek eta emakumeek osatzen dituzte, jantzi tradizionala soinean, eta Galiziako hiru musika-tresna tradizionalek ere hartzen dute parte: gaitak, danbolinak eta dunbalak. Horiez gain, zarrabeteak eta panderoak ere entzun ahal dira.

Lehen urtean, abesbatzak bira egin zuen Galiziako zenbait hiri nagusitatik. Geroago, Espainia osoan zehar bidaiatu zuten, eta, besteak beste, Madril, Asturias, Andaluzia eta Bartzelona bisitatu. Horietan guztietan publikoaren txaloak eta poztasuna lortu zituzten, bai eta kritika bikainak ere.

1931n, “Ruadako” abesbatzak Atlantikoa gurutzatu zuen, Hego Amerikako zentro galiziarrek gonbidatuta, eta Argentinan, Uruguain eta Brasilen antzeztu.

Antzezpenak ezin hobeto uztartzen zituen abesti herrikoiak eta obra polifonikoak, eta eszenografia guztiz berritzailea zen garai hartan; izan ere, abesbatzak eszenatokira ekartzen zituen tradizio eta ikur galiziarrak.

1956an, Manuel de Dios izendatu zuten zuzendari, eta etapa berria hasi zen; batez ere, aldaketa esanguratsuak egon ziren errepertorioan.

Abesbatzak ehun urte beteko ditu aurten. 100 urte aritu da Ourenseko historia abesten eta kontatzen, Galiziako musika tradizionalaren bitartez.

Hori dela eta, jaioterrian bere izena jarri diote plaza bati, ehun urteko ibilbidearen omenez. Izan ere, ahalegin handia egin du musikaren bidez Ourense mundura zabaltzeko.

Eta Correosek ere ospatu nahi du mendeurrena; horretarako, zigilu berezia prestatu du, Otero Pedrayo fundazioak argitaratutako liburu-diskoaren azaleko irudiarekin.

Halaber, Ourenseko zubi erromatarraren irudiaren gainean, abesbatzako kideak ageri dira, emanaldi zoragarria eskaintzen. Eta irudia osatzen dute abesbatzak erabiltzen dituen zenbait partiturek.