Jaulkipen data: 21 urria 2019

Descubridores de Oceanía. Francisco Antonio Mourelle

KONTSULTATU TARIFAK

Descubridores de Oceanía. Francisco Antonio Mourelle

HISTORIA

OZEANIAKO AURKITZAILEAK. FRANCISCO ANTONIO MOURELLE

Itsasontziak eraikitzeko erabiltzen zen materiala antzirudikatu nahian, egurrezko paperean inprimatutako zigilu berri batekin jarraitu du Correosek beste urte batezOzeaniako aurkitzaileak ezagutarazten.

Zigilu honen protagonista Francisco Mourelle de la Rua dugu, eta bere bustoarekin egindako ilustrazioa ikusi dezakegu bertan.

1750ean jaio zen, Coruñan, eta nabigatzaile aparta izan zen. Baliabide ekonomiko mugatuak zituelako, ezin izan zen sartu Itsas Guardiako Konpainia Errealean. Horren ordez, Ferrolgo Pilotuen Akademian sartu zen eta titulua lortu zuen 1766an.

Hasieratik nabarmendu zen nabigatzeko tresnak sortzen eta erabiltzen.

Filipinetara bidali zutenean, José Basco y Vargas gobernatzaileak Princesa fragataren agintea eman zion 1780an, Mexikorako enkargu bat egiteko.

Ozeano Barea zeharkatzen ari zenean, konturatu zen hainbat irla zeudela, besteak beste: Ermitaua Irla, San Frantzisko, San Jose edo San Antonio. Lehena izan ezik, besteek izena aldatuadute gaur egun: Simberi, Mabua eta Tabar.

Edonola ere, Vava'u uharte multzoa izen zen bere aurkikuntzarik garrantzitsuena, Tonga artxipelagoan. “Tubou” edo irlen erregearen lagun egin zen, eta bere alabetako bat ere eskaini zion hark. Aurkitzaileak uko egin zion eskaintzari.

Espainiarrak hilabetez egon ziren leku xarmagarri hartan, bertakoekin arazorik izan gabe, eta fruta eta ura eman zizkieten bidaiarekin jarraitzeko.

Beste hainbat bidaia, borroka, garaipen eta porroten ondoren, 1820ko maiatzaren 24an hil zen.

XVIII. mende amaierako espainiar marinel handien azkenetakoa izan zen, Barceló, Mazarredo, Gravina, Churruca, Alcalá edo Galianorekin batera.

Zigiluak uharte paradisutar horiek aurkitzeko jarraitu zuen bidea jasotzen duen maparen xehetasun bat du atzeko planoan.