Jaulkipen data: 05 otsaila 2019

Disello

KONTSULTATU TARIFAK

Disello

HISTORIA

2018KO V. DISELLO LEHIAKETA

Bosgarren urtez, Correosek antolatu egin du Zigiluen Diseinuen Lehiaketa Nazionala 2018an, eta 1713 pertsonek hartu dute parte. Nabarmentzekoa da gazteen kategorian (12-17 urte) egondako parte-hartzea, 945 diseinurekin; kategoria orokorrean (18 urtetik gorakoak), berriz, 768 obra aurkeztu dira.

Zigilu bat diseinatzea beti da norberaren sormenerako erronka bat; baina hain toki txikian diseinua egiteak eta helarazi nahi den informazioa laburtzeak (8 cm2) esfortzu bikoitza eskatzen du. Aurkeztutako obren kalitatea ikusita, partaideek esfortzu hori egin dute.

Diseinuaren eta ilustrazioen alorreko eragileez osatutako epaimahai batek aukeratu ditu 20 finalista kategoria bakoitzeko; beste 20, berriz, herritarrek aukeratu dituzte. Aukeratutako 80 obretatik, 40 kategoriako, epaimahaiak 2019ko Zigiluen Diseinuen V. Lehiaketa Nazionaleko irabazleak aukeratu zituen:

Kategoria orokorreko 1. saria, Paula López-Berges Núñez

Gazteen kategoriako 1. saria, Claudia Torres Martínez, Bernardino de Escalante ikastetxeko ikaslea (Laredo).

Kategoria orokorreko irabazleak, maitasun gutun batekin euripean dagoen neska izenburupean, emakume bat irudikatzen du, Txanogorritxuren antzera, eskuetan gutun batekin.

Gazteen kategorian, berriz, egileak Kantabriako azkonarra deitu dio obrari. Akuarelak azkonar bat irudikatzen du, lehen planoan, eta Kantabriako ohiko paisaia irudikatzen du atzealdean.

Bi irabazleek pozik ikusiko dituzte egindako diseinuak zirkulazioan, izan ere, Correosek diseinu irabazleak zigilu bihurtu eta jaulkiko ditu 2019an. Gainera, Correosek diseinuaren alorra sustatzeko eta jendartean zabaltzeko, apustu egin du 2019an kategoria orokorreko irabazlearen diseinua, zigilu batean agertzeaz gain, beste zenbait objektu filatelikoetan agertzeko: zigiluak, zigilu-markatzekoak, lehen eguneko gutun-azalak...

Bi irabazleen obrez gain, finalisten obrak dituen erakusketaz gozatzeko aukera eskainiko da Madrilen, Zibeles Jauregian, otsailaren 5etik martxoaren 3ra. Ondoren, Espainiako Correoseko zenbait egoitzatan izango da erakusketa.

Laster izango da 2019ko Zigiluen Diseinuen VI. Lehiaketa Nazionalaren deialdia. Parte hartzera animatzen zaituztegu zigiluen balioa nabarmentzeko adierazpen artistiko, ipuin kontalari eta kulturaren igorle gisa. Horri ere gehitu behar zaio frankeatzeko duten gaitasuna.