Jaulkipen data: 26 uztaila 2019

Efemérides. 60 Aniversario de la DGT (1959- 2019)

KONTSULTATU TARIFAK

Efemérides. 60 Aniversario de la DGT (1959- 2019)

HISTORIA

URTEURRENAK. DGT-AREN 60. URTEURRENA.

Trafikoaren Zuzendaritza Nagusiak Espainiako errepide eta bideen segurtasuna zaintzen du 1959az geroztik.

60. urteurreneko lemak dioen bezala, “Aurrera Segurtasunarekin” (Avanzando con Seguridad), azken sei hamarkada hauetan DGTa zirkulazioaren beharretara egokituz joan da.

XIX. mendearen amaieran, Espainiako trafiko-maila, batik bat hiri handietan, izugarri areagotu zen, eta horrek fenomeno berri hura kontrolatu eta arautzeko beharra eragin zuen.

Horregatik, 1900. urtean Estatuko Errepideetako Ibilgailu Automobilen Zerbitzurako Araudia onartu zen. 1935ean, trafikoari dagokionez gertaera garrantzitsuenetako bat jazo zen gure herrialdean: Zirkulazio Kodea sortu zen. Motordun ibilgailuen zirkulazioari eta bide-segurtasunari buruzko araudi osoa barne hartzen zuen, 2009an Gidarien Araudi Orokorra onartu zen arte.

Trafikoaren inguruko eskumen guztiak erakunde bakar batean barne hartu ziren 1959an, eta orduan sortu zen Trafikoaren Bulego Zentrala, batik bat, heziketan oinarritutako ekintzak eginez zirkulazio-bideetan erabiltzaileek jarrera hobea izateko, bai errepideetan ibilgailu-jarioa hobetu, bai segurtasunari lehentasun absolutua emate aldera.

DGTaren hirurogeigarren urteurrena ospatzeko Correos-ek plazaratu nahi duen zigiluak hondo beltza du, eta lorratz moduko hainbat lerro ikus daitezke, errepideen itxurakoak; zigiluan aplikatu den bernizari esker, tonu fluoreszenteak dituzte lerrook.

60 zenbakia ere lerroekin marraztu da, urtero berrogei milioi ibilgailu baino gehiago pasatzen diren bideak bailiran.

Trafikoaren Zuzendaritza Nagusiak hirurogei urte daramatza espainiarrak zaintzen arauen bidez, eta haien helburua da erabiltzaile guztien segurtasuna zaintzea, gidari zein oinezko.