Jaulkipen data: 05 maiatza 2019

Efemérides. 70 aniversario Consejo de Europa

KONTSULTATU TARIFAK

Efemérides. 70 aniversario Consejo de Europa

HISTORIA

URTEURRENAK. EUROPAKO KONTSEILUAREN 70. URTEURRENA.

Nazioarteko Batzordeak Hagako hirian deialdi ez ofiziala luzatu zuen Europako batasunaren aldeko mugimenduentzako 1948an. Mugimenduan barne hartzen ziren, besteak beste, Europako Lankidetzarako Liga Independentea, Federalisten Europar Batasuna edo Europar Batasunaren aldeko Mugimendua.

Bilera horren helburua zen sentimendu nazionalistak eta gorrotoa baztertzea, Europako gizarteari kalte egiten zietelako.

Mila ordezkari baino gehiago bildu ziren, baita begirale ugari ere.

Hasi-hasieratik, ohorezko presidenteak eta batzordetakoak politiko ezagunak ziren, hala nola Sir Winston Churchill, Paul Ramadier edo Salvador de Madariaga.

Europar Batasunaren hastapenak ziren horiek. Orduan sortu ziren, adibidez, Europako Kontseilua eta Giza Eskubideen Europako Auzitegia.

Azken hamarkadetan, Europan bizi izan dugun demokratizazio-prozesuari esker, kontinente zaharreko ia herrialde guztiek bat egin dute. Europako Kontseiluan 47 estatu kide daude, eta Bielorrusia da erakunde honetan parte hartzen ez duen Europako estatu bakarra.

AEB, Japonia, Mexiko eta Vatikanoa estatu begiraleak dira.

Europako Kontseilua nazioarteko beste erakundeetako elementu klasikoen arabera antolatzen da. Erakunde hauek zuzentzen dute: Ministroen Batzordeak, hots, gobernu arteko organo iraunkor batek; Giza Eskubideen Auzitegiak, hau da, Giza Eskubideen Europako Konbentzioak zuzendutakoak; Europako Kontseiluaren Parlamentu Biltzarrak, hots, 47 estatu kideetako diputatu eta senatariek osatutakoak; Tokiko eta Eskualdeetako Botereen Kontseiluak, eskualde-mailan Europako Kontseilua ordezten duenak; eta GKE Konferentziak, sozietate zibilaren ekarpenak koordinatzeko arduradunak, alegia.

Instituzio honen 70. urteurrena ospatzeko Correos-ek plazaratu duen zigiluan Europako Kontseiluaren Biltzarrak duen eraikinaren xehetasun bat agertzen da, estatu kideetako banderen ilara ezagunarekin batera.

Urteurren garrantzitsu honetarako sortu den logotipoak osatzen du diseinua.