Jaulkipen data: 30 iraila 2019

Efemérides. Centenario Parque Nacional Montaña Covadonga

KONTSULTATU TARIFAK

Efemérides. Centenario Parque Nacional Montaña Covadonga

HISTORIA

URTEURRENAK. COVADONGA MENDIKO PARKE NAZIONALAREN URTEURRENA

1918ko uztailaren 22an, Alfonso XIII Erregeak Covadonga Mendiko Parke Nazionala Espainiako lehenengo Parke Nazional deklaratzeko Legea aldarrikatu zuen.

Harez geroztik gure herrialdean naturaren babesa oinarrizko kontu bilakatu delarik, gaur egun Espainian 1.800 eremu baino gehiago babestutzat jo dira, araudiak onartzen dituen mota ezberdinen barne.

Covadongako Gatazkarekin Birkonkistaren hasieraren XII Urteurrenaren estatu mailako ospakizunaren jaiak ezartzeko Legearen aldarrikapenaren barne egin zen aitorpen hau. Ospakizun hori une labainean gauzatu zen, nazioaren izpiritua minduta baitzegoen 1898ko zoritxarraren ostean.

Gaur egun, gainera, Unescok parke hau babesten du, Biosfera Erreserbatzat jotzen duelako.

Haranak, gailurrak, landak eta ibaiak, flora eta fauna, horiek guztiek Europako Mendiak eratzen dituzte, hots, ikuskizun natural zoragarria.

Kareharriko geografia konplexua da, arranoz, hartzez, otsoez eta ugatzez betea; Iberiar Penintsulako toki natural maitatuenetariko bat da, eta horregatik urtero bi milioi lagun baino gehiagok bisitatzen dute.

Bere harribitxi naturaletariko bat Picu Urriellu edo Naranjo de Bulnes da. Normalean lainoak estali egiten du; kolore zuria du, eta horrek munduko kareharri-monolito ederrenetariko bat egiten du.

Kolore sorta anitza du: berdea grisarekin, urdina zuriarekin nahasten ditu, batzuetan lila arrosekin gorri, okre eta gorrixken gainean. Horrek 67.000 hektarea baino gehiagoko eta Asturias, Kantabria eta Gaztela eta Leon artean dagoen aparteko lurralde honi koloreak ematen dizkio.

Bloke-orriak Parke Nazionaleko paisaia erakusten du, non bi mendizale agertzen diren, garai ezberdinetako arropekin jantzita: gizonak hogeigarren mendearen hasierako mendizaleen jantziak daramatza, eta emakumeak gaur egungoak. Azken ehun urteetako metafora. Zigiluak Naranjo de Bulnesen kalkografia du.