Jaulkipen data: 09 iraila 2019

Efemérides. Centenario Transporte aéreo en España (1919-2019)

KONTSULTATU TARIFAK

Efemérides. Centenario Transporte aéreo en España (1919-2019)

HISTORIA

URTEURRENAK. ESPAINIAKO AIREKO GARRAIOAREN MENDEURRENA (1919-2019)

1919ko irailaren 1ean, goizeko zortziak baino zertxobait beranduago, Breguet XIV hiru hegazkin Montaudran aerodromotik ateratzen ziren Bartzelonarantz. Bertatik, bik Casablancarako bidea hartu zuten, Alacant eta Malagan geldialdia eginik. Hurrengo eguneko arratsaldeko hiru eta erdietan heldu ziren hara.

Bost geldialdi eginik hegazkinlariek 1.850 kilometro egin zituzten, eta hegaldiak 11 ordu eta 45 minutu iraun zituen.

Garai hartako ekintza gogoangarri hori Pierre Georges Latécoère hegazkin-ingeniari eta -egileari esker erdietsi zen. Lorpen arrakastatsu horri esker, gure herrialdeko lehenengo aireko linea komertziala martxan jarri zen.

Halaber, hegaldi horri esker aireko posta linea martxan jarri eta garatu zen, edozein igorpen Frantziatik Marokora bi egun baino gutxiagoan hel zitekeela ikusterakoan; ordura arte gutxienez hamaika egun behar ziren Iberiar Penintsula gurutzatzeko.

Nahiz eta ehun urte denbora luze dirudien, mende bakar batean planeta erpin batetik bestera gurutzatu dezakegu.

Gainera, garai hartan hegaldiak aberats bakar batzuentzat mugatua zegoen. Gaur egun, ordea, milioika hegaldi daude egunero.

Gaur egun aireko garraioa ezinbesteko elementua da gizartearen garapenerako.

Etorkizunera begira, ziur datorren urteotan aurrerapen teknologikoak ikusteko aukera dugula, adibidez aireontzi pertsonalak, etxerako aireko garraioa edo eragingarriagoak diren bestelako hegazkin kolektiboak.

Mendeurren hau ospatzeko zigiluan, Iberia enpresaren Douglas C-47-DL hegazkina duen zuri-beltzeko argazkia agertzen da. Haren gainean, ehun zenbakia kolore bizian, abiazioaren iragana eta oraina irudikatuz.

Espainiako Aireko Garraioaren 100 urteen ospakizunaren logotipoa ageri da zigiluaren beheko aldean.