Jaulkipen data: 22 apirila 2019

Efemérides. Hernán Cortés

KONTSULTATU TARIFAK

Efemérides. Hernán Cortés

HISTORIA

EFEMERIDEAK. HERNÁN CORTES MEXIKORA IRITSI ZENEKO ETA VERACRUZ SORTU ZENEKO 500. URTEURRENA

1519ko martxoaren 14an iritsi zen Hernán Cortésen espedizioa Tabasco ibaira, Grijalvan (Potochán). Bertan, indio maia-txontalek ez zieten igarotzen utzi. Kondairaren arabera, ordea, Cortés zaldiaren gainean ikustean eta espainiarrek zuten gailentasun teknologikoa zela eta, alde egin zuten.

Ondorioz, Tabascoko agintariek Hernán Cortés opariz josi zuten. Bertan ezagutu zuen Malinche, Marina izenarekin ezagutua; konkistatzailearen interpretea izan zen, eta, esaten denaren arabera, bere maitalea ere.

Egun batzuk geroago sortu zen Santa María de la Victoria herria. Urte bereko apirilaren 22an, berriz, Veracruz sortu zen.

1519ko azaroan ezagutu ziren Cortés eta Moctezuma. Azkenak jainkoen antzera tratatu zituen, eta luxuekin lausengatu zituen espainiarrak.

Espainiarrak, ordea, laster konturatu ziren bertan zeuden altxorrez eta nobleziaren aurka matxinatu ziren. Azkenerako, espainiarrak setiatu zituzten eta ihes egin zuten Gau tristea delakoan; izan ere, Hernán Cortésekin joan ziren espainiar gehienak hil ziren gau hartan.

Hori dela eta, aurten 500. urteurrena ospatzen da Hernán Cortés Mexikora iritsi zenetik eta hiri horiek fundatu zituenetik.

Correos efemeride honen ospakizunera gehitu da konkistatzaile ezagunaren zigilu batekin.

Zigiluan Hernán Cortésen irudia agertzen da, lehen planoan, zigiluaren atzealdeari begira. Atzealdean, berriz, Veracruzeko plazaren litografiaren xehetasuna irudikatzen da, akuarelan. Azken obra hori Carl Nebelen lana da, 1829 eta 1834 artekoa.