Jaulkipen data: 29 uztaila 2019

Efemérides. XXV Aniversario Casa América (1992-2017)

KONTSULTATU TARIFAK

Efemérides. XXV Aniversario Casa América (1992-2017)

HISTORIA

URTEURRENAK. AMERIKA ETXEAREN XXV. URTEURRENA.

Amerika Etxea 1992an inauguratu zen Linareseko Jauregi mitikoan, Estatuburuen eta Gobernuen II. Goi Bilera Iberoamerikarraren legatu gisa, baita Amerika aurkitzearen 500. urteurrena izateagatik ere.

Madrilgo bihotzean, Cibeles Plazan, Espainiako Bankua, Buenavista Jauregia, Armadaren egungo Kuartel Nagusia edo Komunikazioen Jauregia bezalako eraikin garrantzitsuen artean, iberoamerikarrak itsasoaz beste biltzeko leku bilakatu da Amerika Etxea.

Sortu zenetik, kultura sustatzea funtsezkoa izan da Amerika Etxearentzat, eta hala ikusten da lehenengo urtean egindako programazioan. Urte hartan, Walt Wiltmanen heriotzaren mendeurrena zela eta, hainbat ekitaldi antolatu zituen Amerika Etxeak Estatu Batuetako poetaren omenez.

Sortzetik, milaka artista pasa dira bertatik, baita literatoak, politikoak, enpresariak edo Latinoamerikako gizarte zibileko ordezkariak ere, eskualdeak bizi izandako bilakaeraren eredu.

Instituzio honi eskaintzen zaion Premium Paper Orrian jauregiaren atearen xehetasuna eta atzealdeko lorategia ageri dira. Zigiluak, berriz, Linareseko Jauregiaren fatxada nagusia erakusten du, 1872an eraikitzen hasitakoa, Linareseko Markesen etxebizitza gisa eta 1884az gero etxetzat izan zutena. Carlos Colubí, Adolf Ombrechteta Manuel Aníbal Álvarez izan ziren arkitektoak.

Eraikin nagusiaz gainera, lorategia ere bada Jauregiko alderi ikusgarrienetako bat. Lorategia hiriaren erdian, marmolezko eskailera ikusgarri batekin jauregiaren atzealdean, harrizko iturri ederra buru.

Panpinen Etxea da beste xehetasun deigarrienetako bat. Eraikin txikia da, diseinu apetatsua du, eta lurra lantzeko lanabesak gordetzeko erabiltzen zen.

Espainiako Correos-ek motibo iberoamerikarrekin plazaratu dituen hainbat zigiluren collage bat agertzen da zigilu honetan, adibidez, Gabriel García Márquezi edo Machupichuri eskainitakoak.