Jaulkipen data: 08 uztaila 2019

Euromed. Trajes regionales del Mediterráneo

KONTSULTATU TARIFAK

Euromed. Trajes regionales del Mediterráneo

HISTORIA

EUROMED. MEDITERRANEO ESKUALDEKO JANTZIAK

Zigilu berri bat merkaturatu da Premium Paper Orrian, Euromed protagonista, mediterraneo eskualdeko jantziak motibo nagusi izaki.

Mediterraneorako Posta Batasuna Erroman ezarri zuten 2011ko martxoaren 15ean Mediterraneo Eskualde osoko 14 Posta Operadorek, Mediterraneoko Posta Batasuna izenpean. Gaur egun, 21 kidek osatzen dute.

Erakundearen helburuak lau ardatzetan biltzen dira: komunikazioa hobetzea, inklusio finantzarioa sustatzea, merkataritza suspergarria eta baliabideak partekatzea.

Mediterraneo eskualdeko jantziei buruzko zigilu honetan zonaldeko jantzi tipiko batzuen xehetasuna ageri da, hala nola flamenko jantziarena.

Zigiluaren hondoan Balear Uharteen silueta ageri da, Mediterraneo inguruko kulturaren eredu.

Premium Paper Orrian, bada, enkajea ikus daiteke, jantzi tipikoetan askotan agertzen den material fin eta dotorea, Falletako jantzietan, esate baterako.

Eskualde-jantzi ugari eta anitzak dira Mediterraneoko geografiaren ezaugarrietako bat, eta bereziki Espainiarena.

Katalunia, Andaluzia... Tradizioz jositako jantzi hauetan kolore-eztanda nabarmena da, txoko askotako festa eta folklorearen lagun.

Katalunia ageri da “gandallas” eta “mantellinas” delakoekin emakumeentzat eta ikono den barretinarekin gizonentzat. Falletako jantzi fina, Valentziako Erkidegoko tipikoa, artelan hutsa bere brodatu, enkaje eta filigranekin. Murtziako Baratzeko emakumeak gerruntzearekin, pololoekin eta azpikogonekin daude jantzita, hainbat ehunetako gonarekin estalita, baita brodatuekin apainduta ere batzuetan. Andaluzian, emakumeek parpailak eta tantoak daramatzate barra-barra, silueta goraipatzen duten trajeetan; gizonek, berriz, zaldiz ibiltzeko moduko traje tipiko motza dute. Balearretan jipoiak, azpikogonak eta “rebosillo” deritzen buruzapi-estalkiak eta oinetakorako “espardenyes” direlakoak daramatzate. Aspaldiko kulturen identitatea dira horietako bakoitza.