Jaulkipen data: 23 apirila 2019

Europa. Aves. Quebrantahuesos

KONTSULTATU TARIFAK

Europa. Aves. Quebrantahuesos

HISTORIA

EUROPA

Urtero bezala, PostEurope-eko kide diren administrazio eta posta-enpresek zirkulazioan jarri dute Europa seriea. Gai komuna du beti; oraingo honetan tokiko hegaztiak landuko ditu.

Espainiak Premium paper-orria jaulki du sei zigilurekin, eta horien protagonista da ugatza.

Ugatza Pirinioen gainean hegan ikusteko aukera duen edonor liluratzen du.

Hegazti hau ohituta dago mendi altuenetako baldintza gogorrak jasatera. Espainian Pirinioetan bizi da ugatza, Nafarroatik Kataluniara, eta gutxiago ibili arren, Euskadiko eta Kantabriako mendietan ere ikusten dira.

Bere anatomia nahasezina da; hegazti handi hau 2,80 metrotara ere irits daiteke.

Orokorrean ez du soinurik egiten, baina araldian txistu luzeak eta ozenak egiten ditu.

Gaztelaniaz duen izena (quebrantahuesos) elikatzeko ohituratik dator. Sarraskiei probetxua ateratzen azkena da, hezurrez eta tendoiez elikatzen baita. Horiek jateko, altura handitik botatzen ditu, puskatzeko. Jarduera hori egiteko eremuari “hausgune” deritzo.

Correosek Premium paper-orri honekin parte hartzen du jaulkipenean: ugatzaren irudia hegan duen irudi trokelatua da, eta Ricardo Martínezek egindako hegazti ikusgarri honen irudiak ditu.

Jaulkipenak ezaugarri berezi eta berritzaile bat ere badu: aplikazio bat. Behin deskargatuta, jaulkipenean agertzen diren tokiko hegaztien txioa entzuten da. Espainiaren kasuan, ugatzen txitak entzuten dira.

Serie honekin Europako herrietako balore historikoak eta kulturalak sustatu eta zabaldu nahi dira zigiluen bidez.