Jaulkipen data: 06 azaroa 2019

EXFILNA 2019. Santander

KONTSULTATU TARIFAK

EXFILNA 2019. Santander

HISTORIA

EXFILNA 2019. SANTANDER

Azaroaren 6tik 10era, Santanderren izango da LVII. Filatelia Erakusketa Nazionala (EXFILNA). Kantabriako hiriburuan izango da lehen aldiz filateliari buruzko ekitaldi nazionala eta, aurtengoan, itsasoa izango da gai nagusia.

Correos-ek babestua, Espainiako erregeen ohorezko presidentetzapean, Espainia, Alemania, Txekiar Errepublika eta beste herrialde batzuetako filatelia-bilduma onenak izango dira ikusgai, betiko legez FEPAren aintzatespenarekin.

Gertaera filateliko honetan parte-hartzaile sutsu gisa, Correos-ek bloke-orri bat jaulki du Santanderreko eraikin ezagunenetako batekin: Magdalenako jauregiarekin.

Bloke-orrian fatxadetako bat agertzen da, bere dekorazio bereizgarriarekin.

Kalkografia eder honetan, fatxada nagusiaren xehetasun bat agertzen da; mende oso bateko historia bizi izan baitu eraikin honek.

Kantauriar itsasoari egindako omenaldiarekin jarraituz, bloke-orriak azetato-geruza bat du itsasoko motiboekin, Kantauriar Itsas Museoko irudi batetik hartuta. Horri esker, badirudi jauregia bera itsasoan dagoela.

Gainera, EXFILNA 2019 edizioaren logoa ere badu, itsasoaren aurrean bizi izan den hiri baten tradizioaren lekuko. Itsasontzi-hondakinen biltzaile bat agertzen da, Santanderreko garabien pertsonaia tipikoa. Lehen planoan agertzen da, mutiloi batean eserita, olatuei begira. Mutiloiak ospakizunaren urtea irudikatzen du. Olatu horiek hiriaren izenaren parte dira eta Mayor lurmuturreko itsasargiaren aurka lehertzen dira, ia 200 urtez hainbeste itsasontzi gidatu dituenarena.

Kantabriako Liburutegi Nagusian, Tabakalerako fabrika zaharrean, egongo dira filatelia parte-hartzaileen zenbait erakusketa. Bestalde, Porticada plazan karpa handi bat ezarriko da, lehen aldiz etortzen direnek Innovasello erakusketa ibiltariaz goza dezaten. Bertan Correos-en filatelia-produktu berritzaileenak bilduko dira, haiez gozatzeko aukera izan dezaten. Gainera, Kantabriari urteetan zehar eskainitako 63 zigilu bilduko ditu espazioak, baita izaera komertzial, dibulgatzaile eta hezigarria duten zenbait postu ere. Horietan, bisitariek aukera izango dute azken aldiko filatelia-jaulkipenetako motiboekin erlazionatutako produktu kantabriarrak ezagutzeko eta erosteko.

Corres-ek Santanderrera eraman nahi dituen hainbat ezustekoen artean egongo da erronka berezi bat: lehen eguneko zigilu-marka zigiluari eta gutunari jartzea, itsasoaren azpian.