Jaulkipen data: 07 maiatza 2019

Juvenia 2019. Burgos

KONTSULTATU TARIFAK

Juvenia 2019. Burgos

HISTORIA

JUVENIA 2019. BURGOS.

Gazte Filatelia Erakusketa Nazionalaren Espainiako Txapelketa, Juvenia izenez ezagunagoa, Burgosen egingo da 2019ko maiatzaren 7tik 11ra bitartean. Burgoseko Filatelia eta Numismatika Zirkuluak antolatu du, Correos eta Telegrafoak Estatuko Sozietatearen, Burgoseko Udalaren eta FESOFI federazioaren babesarekin, eta Burgoseko San Juan Monasterioaren egoitza nagusian egingo da.

Filatelia Sozietateen Espainiako Federazioa (FESOFI) 1971tik ari da Juvenia antolatzen, eta Europako hainbat herrialdetatik etorritako filateliazale gazteen bildumak saritzen ditu.

Halaber, Correos-ek ekitaldiari buruzko bloke-orri bat jaulki du, topaketa honetarako urtero egiten duen legez. Oraingoan, Burgoseko Katedralaren fatxadaren irudi bat dago bloke-orrian, erroseta ezagunarekin, foil teknikarekin irudikatua erliebe gehiago emate aldera. Gazteak dira bloke-orriaren protagonistak, Erakusketa Nazionalean bezala. Gazte bat selfie bat egiten ari da katedrala atzean duela; beste bi elkarrekin hitz eta barre egiten dabiltzala dirudi monumentuaren aurrean; eta azkenik, beste gazte bat itzulipurdi bat egiten ari da monopatinean, guztia Correos-eko logotipoarekin apainduta.

Azken gazte horrek Correos-ek aurten Erakusketarako jaulki duen zigilua du eskuan. Zigiluan, Burgoseko San Juan Monasterioaren kalkografia bat agertzen da, hots, erakusketa-lekua.

Juvenia 2019 erakusketaren logotipoa zigiluan zein bloke-orrian agertzen da.

Zigilua, ordea, Errealitate Areagotuan dago eta horrek beti ematen dio balio gehiago jaulkipenari.

Horrelako ekitaldiek argi eta garbi erakusten dute filatelia inoiz baino biziago dagoela eta ez dela helduentzako zaletasuna bakarrik, aldiz, gero eta gazte gehiago dira zigilu-bildumen artearen zale.

Carmen Álvarez Casanova