Jaulkipen data: 19 iraila 2019

La Generación del 2000

KONTSULTATU TARIFAK

La Generación del 2000

HISTORIA

2000. URTEKO BELAUNALDIA

XXI. mendeko lehenengo hamarkadan, aldi berean hirugarren milurteko lehenengoa, terrorismoaren aurkako gatazka nabarmendu zen. New Yorkeko 2001. urteko atentatuak, eta hiru urte beranduago Madrilgoak, mundu osoa estutasunean jarri zuten.

Horregatik bloke-orri berri honetan jaulkitako zigiluetariko bat egun horren oroimenez diseinatu da, hots, 2004ko martxoaren 11; Espainiako biztanle guztien buruan eta bihotzean geratu zen data. Goizean goiz, zenbait aldiriko trenak betirako gelditu ziren, eta haiekin batera, 193 lagunen bizitza ere. Zigiluak “11M” erakusten du, lore, txori eta nota musikalekin apainduta, oroimena eta itxaropena irudikatzeko eta, gainera, egun hartan Madrilen eratu zen elkartasun sentimendua irudikatzeko.

Aurrerapen teknologiko eta zientifikoek aurrerapauso izugarria eman zuten hamarkada hartan. Gizarte-sareak, Internet bilatzaileak, lehenengo Ipod-aren agerpena edo zelula amen lehenengo transplantea, horiek dira iraultza honen adibide batzuk.

Hamarkada honen omeneko beste zigilu bat giza genomaren sekuentziaren ezarpenari buruzkoa da; horri esker gaixotasun ugari ikertzen hasi ziren, sendabidea erdiesteko. Zigilua, sekuentzia genetiko horren irudiarekin diseinatuta, aurrerapen izugarri horren omenaldia da.

Mundu osoan aldaketa politiko eta ekonomiko garrantzitsuak bizi ziren. Putin Errusiako presidente hautatu zuten, eta Amerikako Estatu Batuetan, lehen aldiz, presidente beltz bat hautatu zuten. 2004. urtean Europar Batasunaren hedapena gertatu zen, eta hura babesteko Konstituzioa sinatu zen. Horrez gain, euroa ezarri zen eta, Espainiaren kasuan, pezeta desagertu zen.

Azken zigiluak, hain zuzen, euroaren sarrera du protagonista, euro 1eko txanponarekin, aldaketa garrantzitsuaren irudi gisa.

Bloke-orriak, 00-formarekin trokelatuta, hamarkada honetako beste mugarri adierazgarriekin testua erakusten du, aurreko urteetako diseinuari jarraiki; horietan beste bloke-orri batzuk egin ziren, berrogeita hamargarren hamarkadatik, Filateliako harpidedunek hautatutako mugarri garrantzitsuenak protagonista izanik.