Jaulkipen data: 11 ekaina 2019

La nueva Ruta de la Seda. España-China

KONTSULTATU TARIFAK

La nueva Ruta de la Seda. España-China

HISTORIA

ESPAINIA-TXINA JAULKIPEN BATERATUA. ZETAREN IBILBIDE BERRIA. YIWU-MADRIL-YIWU TRENA.

Berriro ere, Correosek jaulkipen bateratua egingo du beste herrialde batekin, oraingo honetan, Txinarekin.

Premium Paper-orria Zetaren ibilbide berriari eskainita dago, Madril-Yiwu ibilbidea egiten duen trenari, hain zuzen ere. 2014ko azaroaren 18az geroztik 13.000 kilometro ibiltzen da, Madril eta Yiwu artean.

Astean bitan, Zetaren trena martxan jartzen da Madrilen, eta ibilbide luze eta neketsua egiten du Txinaraino. Madrildik irten eta 13.052 kilometroko ibilbidea egiten du, Frantzia, Alemania, Polonia, Bielorrusia, Errusia eta Kazakhstan zeharkatuz. Txinako Yiwu hirira heltzen denean (merkataritza-hiri nagusietako bat da), salgaiak deskargatu eta bueltako bidea egiten du, Espainiaraino.

Bidean zehar, hiru aldiz egokitu behar da trena trenbidearen zabalerara, herrialde bakoitzean erabiltzen denaren arabera. Bestalde, Zetaren trena errepidetik joatea baino askoz ekologikoagoa da, 70 tona CO2 gutxiago igortzen baitira.

Egun, trenak 16 egun behar ditu kontinente arteko ibilbide hori egiteko; duela zenbait mende pentsaezina zen halakorik, eta itsasontziz egiten zen.

Gaur egun, trenak ez du bidaiaririk onartzen. Bagoietan salgaiak besterik ez daude; batetik, egunero erabiltzen ditugun eta Txinatik inportatu diren produktuak; eta, bestetik, munduan arrakasta handia duten produktu espainiarrak, hala nola oliba-olioa, urdaiazpikoa, produktu iberikoak eta ardoa.

Ekialdeko eta mendebaldeko herrialdeen artean trenez salgaiak trukatzea guztiz iraultzailea izan da kanpoko merkataritzan. Hori dela eta, hainbat kontratu sinatu dituzte bi herrialdeek, eta, ondorioz, garapen ekonomikoa sustatu da.

Zigiluan Zetaren trena agertzen da, zigilu batzuetan joaneko bidean, eta, beste batzuetan, itzulerako bidean.

Premium Paper-orrian mapa bat dago, trenaren ibilbidearekin, trenbide baten gainean.