Jaulkipen data: 05 iraila 2019

Los Caminos de Santiago del Norte Peninsular. Camino Primitivo

KONTSULTATU TARIFAK

Los Caminos de Santiago del Norte Peninsular. Camino Primitivo

HISTORIA

PENINTSULA IPARRALDEKO SANTIAGO BIDEAK

Lehenbiziko bidea historia handiko bidea da. Bide honek ibileraren benetako sustraietatik eramango gaitu.

Oviedoko Katedral handian hasi eta Asturiasko Printzerriaren barnetik doa. Ibilbidea Lugotik sartzen da Galizian, eta Frantziako Bidearekin elkartzen da Meliden.

Lehenbiziko bideak 255 kilometro ditu eta normalean 25 kilometroko 14 etapatan bereizten da. Ibilbide benetan zoragarria da, abentura oso berezia.

UNESCOk Gizadiaren Ondare Kultural Ukiezintzat eman ditu Penintsula Iparraldeko Bideak, eta Correosek horiei buruzko txartel berria jaulki du. Iaz beste txartel bat jaulki zen, Kostako Bidearen ohorez, eta datorren urtean Liebanako Bidea izango da protagonista; azkenik, 2021. urtean euskal-errioxar bidearen ohorez jaulkiko da, Xacobeo urtearekin bat eginez. Oraingoan Lehenbiziko Bidearen omenez egin delarik, ibilbide honen probintziak eta oroigarri garrantzitsuak agertzen dira bertan.

Zigiluetariko bat Coruña probintziako Lehenbiziko bidearen omenez egin da; bertan Melideko Cruceiroa agertzen da, Galiziako zaharrena. XIV. mendeko gurutzea da, eta bere ikonografiak Kristo adierazten du.

Lugo, ordea, beste zigilu batean agertuko da, hain zuzen bere Katedrala. Estilo erromaniko galegoa du, eta Frantziako eta Santiago de Compostelako nahasketa erakusten du.

Azkenik, Oviedo hiria gainerako bi zigiluen protagonista da. Lehenengoak Katedrala du; hamahiru mendeko historia duelarik, garrantzi handia du bai arkitektonikoki baita historikoki ere.

Besteak Águila kaleko Alfonso II.aren estatua du gai nagusi. Asturiasko errege honen eginkizuna oinarrizkoa izan zen konpostelar santutegiaren jaiotza eta garapenerako.

Txartelaren atzealdean Santiago Bidearen ohiko paisaiaren irudia agertzen da: berdea, oskolak eta mendia.