Jaulkipen data: 05 azaroa 2019

Navidad 2019

KONTSULTATU TARIFAK

Navidad 2019

HISTORIA

EGUBERRIAK. JAIOTZA PRESTATZEN. EGUBERRI ON

Pertsona asko daude Correos-ek Eguberrietako zigiluak noiz kaleratuko zain. Horrelaxe hasten da Eguberrietako posta-txartelen garaia: urrun daudenekin gogoratzen gara, gertu daudenei gure asmo onak helarazi nahi dizkiegu edo Errege Mago edo Olentzerori gutuna bidali nahi diegu.

Urteroko legez, Eguberrietako zigiluek zorion-txartelak apaintzen dituzte, etxeak edo herri eta hirietako erakusleihoak apaintzen diren antzera.

Aurten, Eguberri erlijiosoari eskainitako zigiluan jaiotza da protagonista. Hain zuzen ere, Espainiako hainbat etxetan hainbeste espero den momentua da: Belengo jaiotza etxean jartzeko familia batzen den unea.

“Misterio” gisa ezagutzen den oinarrizko irudiak dituen jaiotza tradizionala, hamaika irudi eta Bibliako eszenak irudikatzen dituen jaiotza... Guzti hauen .tradizioa Erdi Arotik dator, XIII. mendetik, hain zuzen ere. Tradizio honen jatorria, gaur egun ezagutzen dugun bezala, Asisko San Frantziskori zor diogu; izan ere, hainbat iturriren arabera, santua bera izan zen tradizioarekin hasi zena 1223ko Eguberrietan.

Zigilua Premium paper-orri batean ere aurkezten da, hainbat jaiotzetan protagonista ere baden Belengo izarrari eskainia. Zigilu horien konbinazioak izarra osatzen du. Tradizioaren arabera, izar horrek Errege Magoak gidatu zituen Jesus haurtxoarengana.

Adituak urte askotan zehar saiatu dira zeruko fenomeno hau azaltzen. Batzuek diote Halley kometa dela; beste batzuen ustez, berriz, supernoba bat da. Azken teoriei dagokienez, Regulus izarraren eta Jupiter planetaren konbinazioa omen da. Dena den, jakina da Espainiako etxe gehienetan izarra jaiotzaren atariaren gainean jartzen dela.

Correos-ek jaulki duen Eguberrietako beste zigiluak garai honetako zenbait ikono biltzen ditu aurten: indioilarra, Eguberrietako zuhaitzaren apaingarriak (bola edo kanpaina), opariak edo Eguberrietako izeia. Gainera, elementu horiekin batera “Eguberri on” esaldia agertzen da, estatuko hizkuntza ofizialetan.