Jaulkipen data: 17 urria 2019

Oficios antiguos. Minero

KONTSULTATU TARIFAK

Oficios antiguos. Minero

HISTORIA

ANTZINAKO LANBIDEAK. MEATZARIAK

Meatzaritza ogibide arriskutsu, zail eta gogorrenetako bat da. Meatzariak eta inguratzen duen kulturak berak oinarri komun bat dute, eta antzekotasun asko partekatzen dituzte mundu osoko meatzari eta meatzaritza-eremuek ere.

Munduko ogibide zaharrenetakoa da. Zibilizazio hasieratik, gizakiek harriak, zeramikak eta, geroago, metalak erauzi izan dituzte lurrazaletik, tresnak eta armak sortzeko.

Arkeologian aurkitu den meatze zaharrena Swazilandian dago: Lehoi Kobazuloa. Karbono-14 metodoaren arabera, 43.000 urte ditu.

Zalantzarik ez dago meatzariek etengabe aldatzen doazen lan-egoerei aurre egin behar izan dietela. Zenbaitek argi natural edo aireztapenik gabe egiten dute lan, lurra zulatu ahala materiala kenduz eta horrek inguruneko geruzetan berehalako eraginik ez duela ziurtatzen saiatuz.

Espainian, meatzaritza tradizioa Asturiasen eta Leonen biltzen da, batik bat. Baina badira Espainia hegoaldean ere; esaterako, Rio Tinto Meatzeak

Correosek omenaldia egin nahi dio ehundaka urteko ogibide honi, meatzarien lana irudikatzen duen Premium paper-orri batekin. Irudi iluna eta lausoa. Meatzarien lekuan jar nahi gaituen irudia da, lur azpian lan egiten dutenean ikusten dutena adierazita. Meatze-lanpara txiki batekin agertzen dira meatzariak lanean.

Meatzariei zuzendutako zigilua ikatz-ziriarekin egina dago, ikatz-meatzeei erreferentzia eginez. Zigiluaren motibo nagusia soslaiz den meatzari baten aurpegia da, ogibidearen bi objektu nabarmenetakoekin: linterna-kaskoa eta pikotxa, lurraren barrenera iristeko.

Santa Barbarako zuloaren armazoiak osatzen du zigiluaren diseinua. Ikatz-minerala erauzteko sortua, Santa Barbarako zuloa Turongo haranean kokatuta dago, Mieresen. Interes kulturaleko ondasun izendatu zuten 2009ko urriaren 29an, eta Espainiako meatzaritzaren sinbolo adierazgarrienetako bat da.