Jaulkipen data: 25 iraila 2019

Sello solidario. Agenda 2030. Por un desarrollo sostenible

KONTSULTATU TARIFAK

Sello solidario. Agenda 2030. Por un desarrollo sostenible

HISTORIA

ZIGILU SOLIDARIOA. EB 2030 AGENDA

2015eko irailaren 25ean, 193 herrialde Nazio Batuen Garapen Jasangarrirako 17 Helburuekin konpromisoa hartu zuten, baita horiek 2030. urterako betetzeko konpromisoa hartu ere.

Helburuak hauexek dira: pertsonen arteko berdintasuna, planeta babestea eta oparotasuna bermatzea.

Hauek dira, zehazki, 17 GJHak: txirotasunaren amaiera, goserik eza, osasuna eta ongizatea, hezkuntza eta kalitatea, genero berdintasuna, ur garbia eta osasunbidea, energia eskuragarria eta kutsadurarik gabekoa, lan egokia eta hazkuntza ekonomikoa, industria, berriztapena eta azpiegitura, ezberdintasunen murrizpena, hiri eta komunitate jasangarriak, produkzio eta kontsumo arduratsua, klimaren aldeko ekintza, itsaspeko bizitza, lurreko ekosistemen bizitza, bakea, justizia eta erakunde iraunkorrak eta helburuak erdiesteko aliantzak.

Correosek, azken urteotan bezala, Zigilu solidarioa izeneko sorta jaulki du; haren bitartez egitasmo ezberdinak babesten ditu, ikusgarriak izan daitezen, beren hedapena sustatzeko.

Aurten jaulkipen hau 2030 Agendari eskaini dio, eta Premium Orri batekin egin du, egitasmo honen logotipoa eta bete beharreko 17 Helburuak biltzen dituena.

Zigilu solidarioak, aldiz, lur-globoaren xehetasun bat erakusten du, espaziotik ikusita. Zigiluan 2030 Agendaren logotipoa agertzen da, eta koadro bat ere bai; bertan, saldutako zigilu guztien zenbatekoaren %3 Correosek proiektu handizale eta motibagarri honetarako emango duela azaltzen da.

Datozen 11 urteotan zehar egingo den ekintza globalaren aldarrikapena da 2030 Agenda. Nazio Batuak osatzen dituzten herrialdeek, Helburu horiek erdiesteko beharrezkoak diren baliabideak mugiarazteko konpromisoa dute, txiroenen eta ahulenen beharren inguruan aliantzak eginez.

Espainiak helburu horiek erdietsi behar ditu, hori da geure ametsa.