Jaulkipen data: 04 azaroa 2019

Series de televisión. The Simpsons (Los Simpson)

KONTSULTATU TARIFAK

Series de televisión. The Simpsons (Los Simpson)

HISTORIA

Telesailak. The Simpsons

Simpsondarrak “The Tracey Ullman Show” telebista programan pare bat minutuko tarte labur bat izanez hasi ziren 1987an. Bi urte geroago serie autonomo bat bilakatu zen, baina 1990era arte ez ziren hasi seriea modu erregularrean ematen.

Matt Groening-ek sortua, erdi-mailako klaseko familia estatubatuar baten bizitza islatu nahi zuen. Groeningek bere senideen izenak jarri zizkien pertsonaiei, eta soilik berea aldatu zuen, Bart izena jarrita.

Seriearen helburua da Estatu Batuetako gizartearen satira bat irudikatzea, bertako topiko ezagunenak islatuta.

Asmatutako Springfield hirian bizi da Simpson sendia, eta edozer gertakizun historiko eta ezohiko gerta daiteke hiri horretan, umore eta sarkasmoz betea, beti ere. Matt Groeningek izen hori aukeratu zuen hiriarentzat AABBetan gehienik errepikatuen den leku-izena delako.

Espainian 1991n hasi ziren Los Simpson aldizka ematen, TVEko La 2 katean, Estatu Batuetan estreinatu eta handik urtebetera.

Los Simpson telesailak sari ugari irabazi ditu serie bezala estreinatu zenetik, besteak beste 33 Emmy, 30 Annie eta Peabody bat. 1999ko abenduaren 31ko Time aldizkariak XX. mendeko telesail onena izendatu zuen, eta 2000. urtean Hollywoodeko Ospearen Pasealekuan izar bat jaso zuen.

Horregatik guztiagatik, Correosek omenaldia egin nahi izan dio seriari bloke-orri batekin. Aurrealdean, Simpson familiaren etxe ospetsua agertzen da, telesailaren hasierako kantan azaltzen zen moduan.

Barneko orrian, berriz, familia guztia agertzen da egongelako sofan, “Elur-malutatxo” katua eta “Bizar Zuriren lagun txikia” txakurra barne. Azken hori kanodromotik berreskuratu zuten, eta hainbat atalen protagonista izan zen.

Zigilua irudiaren parte da, eta egongelako horma apaintzen zuen belaontziaren margolana ordezkatzen du. Horren ordez, Simpson familia osoaren irudia erakusten du margolanak.

Zigilua Homer Simpsonen esaldi batekin osatzen da: “Remember, as far as anyone knows, we’re a nice, normal family”.