Jaulkipen data: 12 iraila 2019

V Centenario de la Expedición Magallanes - Elcano

KONTSULTATU TARIFAK

V Centenario de la Expedición Magallanes - Elcano

HISTORIA

ESPAINIA-PORTUGAL JAULKIPEN BATERATUA. MAGALLANES-ELCANO ESPEDIZIOAREN V. MENDEURRENA

Espainiak, urtero, beste herrialde bateko posta-administrazioarekin batera jaulkipen bat egiten du; aurten Portugalekin egin du.

Magallanes-Elcano Espedizioaren V. mendeurrena da jaulkipen honen gaia, horrek bi herrialdeak elkartzen baititu.

Correosek jaulkitako bloke-orria, pergamino-paperean inprimatutako lur-globo forma trokelatuarekin, ontzi baten irudia erakusten du, abenturari ekin zioten ontziak irudikatzeko: Trinidad, San Antonio, Concepcion, Santiago eta Victoria; azkenekoa izan zen ibilbidea osatu zuen bakarra.

Diseinua ia berdina da bi herrialdeentzat: ontziaren gainean, alde batetik Fernando de Magallanesen erretratua Portugalen zigiluan, eta bestetik Juan Sebastian Elcanoren irudia Espainiaren zigiluan.

Ekintza gogoangarri hau oso-osorik Espainiako erregetzak ordaindu zuelarik, Sanlucar de Barramedatik irten zen eta bertara bueltatu behar zuen; Fernando de Magallanes Portugaleko itsasgizonak hasiera eman zion eta Espainiako Juan Sebastian de Elcano itsasgizonak amaitu zuen, Fernando de Magallanes Filipinetan hil eta gero, Mactaneko Uhartean hain zuzen. Uharteko gerlariek kapitaina zela ikusirik eraso egin zioten, zauritu eta geldiarazi arte. Errenditu zenean hil arte eraso egin zioten.

Hori gertatu eta gero, Elcanok Victoria ontzia hartu zuen 1521eko abuztutik 1522ko irailera arte, hau da, Sanlucar de Barramedara heldu arte.

Adituen ustez bidaia hori globalizazioaren hasiera izan zen, hainbat herrialde ekintza gogoangarri honen protagonista izan zirelako, nonbait.

Jaulkipen bateratu hau Espainia eta Portugalen arteko batasunaren ikurra da, UNESCOren aurrean baterako hautagaitza aurkezteko, munduaren zirkumnabigazio hura Gizadiaren ondare deklaratu dadin.

Eta bidaia honen ospakizunak 2022. urtera arte iraungo duela kontuan hartuta, Correosek zigilu berria jaulkiko du data horretan, espedizio honen amaieraren ohorez.